Hitzarmenak eta Akordioak

Katedraren eta Azkue Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena
 

UPV/ EHU-ko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak eta Azkue Fundazioak elkarrekin egingo dute lan munduko gutxitutako hizkuntzei buruzko informazioa hedatzeko.

2010eko martxoak 25ean UPV/ EHU-ko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak eta Azkue Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten. Urte honetatik aurrera, urtero berretsi daitezkeen akordioekin, elkarrekin lan egingo dute "Munduko Hizkuntzen Leihoak", munduko hizkuntza gutxituei buruzko web fitxa sorta, sortzeko eta interneten bidez hedatzeko, fitxa hauetan Euskal Herrian immigrazioaren ondorioz ageri diren hizkuntzei arreta berezia eskainiko zaielarik.
 

Itziar Idiazabal Gorrotxategi, Rodrigo Gartzia Azurmendi

                                            Itziar Idiazabal Gorrotxategi, Rodrigo Gartzia Azurmendi