Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

2019ko UNESCO "Informaziorako eta Hezkuntzako Komunikaziorako Teknologien erabilerarako Kind Hamad Bin Isa Al-Khalifa" Saria

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/15

Bahrain erresumak finantziatutako 2019ko UNESCO "Informaziorako eta Hezkuntzako Komunikaziorako Teknologien erabilerarako Kind Hamad Bin Isa Al-Khalifa" Sarirako deialdia irekita dago. 

Edizio honen gaia honakoa da: "Inteligentzia Artifizialaren erabilera hezkuntzaren berrikuntzan, irakaskuntzan eta ikaskuntzan. Gai honekin irakasleak gaitu nahi dira kudeaketa eta irakaskuntzaren eskaintza hobetuz. Halaber, helburu da inteligentzia artifizialaren erabilerak ez handitzea hezkuntzan dagoen "zulo digitala" eta edonork onura har dezala garapen teknologikoetatik."

Saria 25.000 dolarrekoa da irabazle bakoitzarentzat (bi irabazle egongo dira, gizabanakoak edo erakundeak). Deialdian parte hartzeko, ingelesez edo frantsesez aurkeztu beharko dituzte UNESCOko partaide edo GKEak direnak. Informazio gehiago atxikitutako artxibotan.

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook