

Azaroaren 19an Katedrak Getxoko EDLS jardunaldietan parte hartuko du
Lehenengo argitaratze data: 2020/11/12
Getxon duela bost urte hasi zirela European Days of Local Solidarity (EDLS) jardunaldia egiten 2030 Agendari eta Garapen Iraunkorrerako Helburuei (GIH) lotuta eta 2020ko edizioan kulturarekin lotu nahi dituzte GIHak, nahiz eta 2030 Agenda ofizialean kulturak ez duen GIH espezifikorik.
Beraz, aurtengo ediziorako, Ines Garcia Azkoaga, Katedrako arduraduna gonbidatu dute azaroaren 19an egingo den jardunaldira.
Jardunaldia Getxoko Muxikebarri Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroan izango da, baina egungo egoera kontuan hartuta, eta plazak mugatuak daudenez, online bidez jarraitzeko aukera egongo da.
Informazio gehiago hemen.