Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Salzburgoko adierazpena mundu eleaniztun baten alde

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/08

(Beste leiho bat zabalduko du)
Irudia

Munduan dauden miliaka hizkuntzetatik, 23 bakarrik dira nagusiak besteen aldean eta egoera honen aurrean, irakasleak, politikariak eta liderrak batu dira hizkuntza eskubideak babestu eta eleaniztasuna bultzatzen duten politikak eskatzeko. Hori da Salzburgoko adierazpenak, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean ezagutzera eman zen ekimenak, islatzen duena.

Adierazpena ingelesez idatzi zen eta ostean 30 hizkuntza baino gehiagora itzuli, horien artean euskarara. Bertan adierazten denez, “mundu osoko milioika pertsonari ukatu egiten zaie nortasuna ematen dieten beren komunitateko hizkuntzei eusteko, haietaz gozatzeko eta haiek garatzeko berezko eskubidea”. Bidegabekeria hori zuzentzeko adierazpenak gizarte eta gizabanako eleaniztunak babestuko dituzten hizkuntza politikak egitea eskatzen du. Hori lortzeko, gomendio batzuk eskaini eta ekiteko dei bat egiten du hezkuntzaren arloan arreta handia jarriz.

Eleaniztasun politikak eraginkorrak izateko adierazpenak interesdun pertsona eta erakunde guztiei dei egiten die; ikertzaileak, irakasleak, gizarte zibila, hedabideak, gobernuak, enpresak, lankidetza agentziak, beste batzuen artean, denek batera elaniztasunaren eta hizkuntza eskubideen alde egin dezaten.

Adierazpena, iazko abenduan egin zen bost eguneko saio batean idatzi zuten 40 parte-hartzaileek. Egun horietan 170 herrialdetako 36.000 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten hausnarketan. Hausnarketa horren ardatzak honako hauek izan ziren: hizkuntza politiken garrantzia eta ondorioak; hizkuntzaren rola gizarte kohesioan; hizkuntzaren irakaskuntzarako estrategiak; eleaniztasunaren abantailak lanerako; eta hizkuntzaren eta hizkuntza aniztasunaren garrantzia Hezkuntzarekin lotuta dagoen Garapen Iraunkorrerako Helburua lortzeko.

Adierazpen osoa irakurri.

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook