Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Mahai-ingurua Leioan: Hizkuntza eta hezkuntza herrien arteko lankidetzan. Kooperazio linguistikorako gida-proposamenaren aurkezpena

Lehenengo argitaratze data: 2014/05/22

Irudia
Hizkuntza eta hezkuntza herrien arteko lankidetzan. Kooperazio linguistikorako gida-proposamenaren aurkezpena

UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak Hizkuntza eta hezkuntza herrien arteko lankidetzan. Kooperazio linguistikorako gida-proposamenaren aurkezpena mahai-ingurua Leioan antolatuko du. Mikel Mendizabal-ek (UNESCO Katedra eta Garabide Elkartea), Pedro Ibarra-k (Baltistan Fundazioa), Belen Uranga-k (Soziolinguistika Klusterra) eta Anik Nandi-k (Edinburgoko Heriot-Watt University) parte hartuko dute.

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook