Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Mahai-ingurua Gasteizen: Hizkuntza lankidetza eta Afrikako hizkuntzak

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/14

Irudia
Kotoi-fabrikako dendi hizkuntzazko errotulua (Benin)

Datorren martxoaren 22an UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak mahai-inguru bat antolatuko du afrikar hizkuntzak lankidetzan gaiari buruz. Bertan adituak izango ditugu gurekin euren herrialdeetako esperientziei buruz hitz egiteko: Mohand Tilmatine (Universidad de Cádiz), Sally Estelle Mekame Tiogo (Universidad de Logroño), Justo Bolekia Boleká (Universidad de Salamanca) eta Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra).

Ekimena Manuel Iradier Elkarte Afrikanista-rekin batera antoluta da Derandein Fundazioa-ren kolaborazioarekin eta Arabako Foru Aldundiaren babesari esker.

Sarrera librea izango da, Gasteizko UPV/EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan 13:00etatik 15:00etara.

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook