Albisteak eta Ekitaldiak

Ayuda en Accion-en, MHOU Katedraren, eta Garabideren arteko bilera

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/19

Irailaren 16an, UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra Garabiderekin, Ayuda en Acción erakundearekin eta haiek gonbidatuta Euskal Herrira etorritako Chiapaseko (Mexiko) tseltal ordezkari batekin bildu zen. Aurretik ere harremanetan egon dira bilera honetan parte-hartutako guztiak Skypen eta bestelakoen bidez kooperazio linguistikoko proiektu batekin hasteko asmoarekin.

Lehenengo aurrez-aurreko bilera izanda, oso esperientzia positiboa izan zen eta etorkizunean kooperazio linguistiko proiektu bat hasteko asmoa mahai gainean jarri da eta momentuz asmoak diren arren, etorkizun gertu batean kooperazio linguistikorako proiektua garatzea espero da.

Chiapaseko tseltal komunitatearekin egiten den lanaren berri jasotzeko, gure albisteen atalean begiratu.


Laguntzaileak

Azkue Fundazioa - Fundación Azkue - Azkue Foundation Eusko Jaularitza, Kultura Saila - Gobierno Vasco, Departamento de Cultura - Basque Government, Culture Department Web del Ayuntamiento de Leioa | Leioako Udala Agencia Española de Cooperación Internacional para el DesarrolloBerrizko Udala Elorrioko Udala