Albisteak eta Ekitaldiak

Hizkuntza Indigenak eta Garapen Iraunkorra jardunaldia EHUSekin

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/14

Urriaren 21ean, astelehena "Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak" jardunaldia antolatu dute UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak eta Euskal Herriko UNESCO Sareak.

Izena emateko, mezu bat idatzi unesco-hizkuntzak.katedra@ehu.eus helbidera. Plaza mugatuak daude eta izena emateko azken eguna urriaren 16a da.

Hau da jardunaldiko egitaraua (dokumentu bezala atxikita dago amaieran):

9:00-9:30

Ongietorria  
9:30-10:00 Irekiera

Ines M. Garcia Azkoaga (UPV/EHUko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedrako arduraduna)
Nieves Fernández (Euskal Herriko UNESCO Sarearen Koordinazio Batzordea)
Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea)
Belén Llera,  UNESCOrekiko Kooperaziorako Espainiar Batzorde Nazionalaren idazkari orokorra

10:00-10:30

EHUS

EHUS Magazine-ren aurkezpena

Juanjo Aramburu (Euskal Herriko UNESCO Sarea, Ekainberri) 

10:30-11:00

Liburua

Diversidad lingüística, lenguas minorizadas y desarrollo sostenible liburuaren aurkezpena

Itziar Idiazabal (MHOUK)

11:00–11:30

Atsedenaldia  

11:30-12:15

MHOUK, Garabide

Euskaldunak eta nasak elkarlanean nasa yuwe hizkuntzaren biziberritzean.

Andoni Barreña eta Arkaitz Zarraga (MHOUK, Garabide)

12:15-12:45

Garabide

Hizkuntza lankidetzaren lekukotasunak

(Garabide)

12:45-13:30

UNESCO

UNESCO, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtearen koordinatzailea

Belén Llera, UNESCOrekiko Kooperaziorako Espainiar Batzorde Nazionalaren idazkari orokorra

13:30-15:00

Luntxa  

 


Laguntzaileak

Azkue Fundazioa - Fundación Azkue - Azkue Foundation Eusko Jaularitza, Kultura Saila - Gobierno Vasco, Departamento de Cultura - Basque Government, Culture Department  Agencia Española de Cooperación Internacional para el DesarrolloBerrizko Udala Elorrioko Udala