

Hizkuntza Indigenak eta Garapen Iraunkorra jardunaldia EHUSekin
Lehenengo argitaratze data: 2019/10/14

Urriaren 21ean, astelehena "Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak" jardunaldia antolatu dute UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak eta Euskal Herriko UNESCO Sareak.
Izena emateko, mezu bat idatzi unesco-hizkuntzak.katedra@ehu.eus helbidera. Plaza mugatuak daude eta izena emateko azken eguna urriaren 16a da.
Hau da jardunaldiko egitaraua (dokumentu bezala atxikita dago amaieran):
9:00-9:30 |
Ongietorria | |
9:30-10:00 | Irekiera |
Ines M. Garcia Azkoaga (UPV/EHUko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedrako arduraduna) |
10:00-10:30 |
EHUS |
EHUS Magazine-ren aurkezpena Juanjo Aramburu (Euskal Herriko UNESCO Sarea, Ekainberri) |
10:30-11:00 |
Liburua |
Diversidad lingüística, lenguas minorizadas y desarrollo sostenible liburuaren aurkezpena Itziar Idiazabal (MHOUK) |
11:00–11:30 |
Atsedenaldia | |
11:30-12:15 |
MHOUK, Garabide |
Euskaldunak eta nasak elkarlanean nasa yuwe hizkuntzaren biziberritzean. Andoni Barreña eta Arkaitz Zarraga (MHOUK, Garabide) |
12:15-12:45 |
Garabide |
Hizkuntza lankidetzaren lekukotasunak (Garabide) |
12:45-13:30 |
UNESCO |
UNESCO, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtearen koordinatzailea Belén Llera, UNESCOrekiko Kooperaziorako Espainiar Batzorde Nazionalaren idazkari orokorra |
13:30-15:00 |
Luntxa |