Albisteak eta Ekitaldiak

Hizkuntza Indigenak Korrikan!

Lehenengo argitaratze data: 2019/04/04

Aurten Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea (HINU2019) denez, horren inguruan dabiltzaten eragile zenbaitek parte hartuko dute Korrikan Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtearen izenean hartu diren 3 kilometroak (211, 212 eta 213) egiten Cadreitatik Alesbeserako bidean (Tuteraldean).

Kilometro horietan lekukoa eramateaz gain hizkuntza indigenen aldeko aldarria egingo da bertsoen, kartelen, eta abarren bidez “HIZKUNTZA INDIGENAK KORRIKAN” leloa zabalduz.

UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak ere ekimen horretan hartuko du parte Garabide Elkartearekin batera, besteak beste.


Laguntzaileak

Azkue Fundazioa - Fundación Azkue - Azkue Foundation Eusko Jaularitza, Kultura Saila - Gobierno Vasco, Departamento de Cultura - Basque Government, Culture Department  Agencia Española de Cooperación Internacional para el DesarrolloBerrizko Udala Elorrioko Udala