Irudia

Albisteak eta Ekitaldiak

Liburu-aurkezpena: Hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta garapen jasangarria

Lehenengo argitaratze data: 2022/11/22

Irudia

Eguna: azaroak 28

Ordua: 13:00-14:00

Lekua: Letren Fakultateko Areto Nagusia.

Online jarraitzeko aukera esteka honetan: https://ehu.webex.com/ehu/j.php?MTID=me05db373180da5bdd425812b1c755843

Datorren astelehenean, azaroak 28, eguerdiko 13:00ean, Hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta garapen jasangarria liburuaren aurkezpena egingo da UPV/EHUko Letren Fakultateko Areto Nagusian, Gasteizen.

Liburua Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraren ekimenez argitaratu zen 2019an, artikulu bakoitzaren egileak aukeratutako hizkuntza errespetatuz, eta orain euskarazko argitalpena iritsi da. Azaroaren 28ko eguerdian, beraz, Katedrako hiru kidek hemendik aurrera euskaraz irakurri ahalko dugun liburu horrek argia nola ikusi duen azalduko digute, Leire Diaz de Gereñuk, Ines Mª Garcia Azkoagak eta Itziar Idiazabalek, hain zuzen ere. Era berean, bi gonbidatu bereziren hitzartzeak entzun ahalko dira: Jesus Mª Makazaga EHUko Euskara Zerbitzuburuarenak eta José Antonio Flores Farfánenak, Mexikoko Consejo Nacional de Ciencia y Tecnologíako ikertzailearenak.

Ekitaldian azalduko denez, liburuaren helburua munduko aditu garrantzitsuek hizkuntza gutxituen eta garapen jasangarriaren inguruan egiten duten gogoeta euskaraz jartzea izan da, gaian interesa duen irakurle ororentzat eskuragarri.

Ekitaldia grabatu egingo da eta euskararen egunean bideoz eskainiko da “17+1 Helburu Mundua Eraldatzeko” erakusketa jarrita dagoen aretoan (Carlos Santa Maria – Donostia).

Laguntzaileak

Eusko Jaularitza, Kultura Saila - Gobierno Vasco, Departamento de Cultura - Basque Government, Culture Department   Elorrioko Udala