Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Txillardegi-Hausnartu sariak

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/01

Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietara lanak aurkezteko aukera zabalik dago.

Soziolinguistika sarien XII. edizioan berrikuntzak izango dira. Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea elkarlanean arduratu dira antolakuntzaz eta ‘Txillardegi–Hausnartu’ izena emango zaio aurrerantzean deialdiari, soziolinguista donostiarraren omenez.

Lanak aurkezteko epemuga 2019ko irailaren 13a izango da.

2019ko edizioan irabazleentzat sariak handitu egin dira:

Lehen saria: 2.000 euro eta Jose Luis Zumetaren litografia bat
Bigarren saria: 1.300 euro
Hirugarren saria: 1.000 euro

Sarietara lanak aurkezteko baldintzak oinarrietan zehaztuta daude.

 

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook