Aurkezpena

EHUko Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak Sailak Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean du bere egoitza nagusia, baina Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolari atxikitako langileak ere baditu. Saileko irakasleek hainbat titulu irakasten dituzte Pedagogian, Psikopedagogian, Gizarte Hezkuntzan eta Irakaskuntzan. Euren ikerketa ildoak hiru arlo nagusitan biltzen dira: Ikerketa Metodoak, Hezkuntza Orientazioa eta Hizkunztaren Pedagogia.