Ikuspegi orokorra

Gaur egun ikerkuntza-jarduera ugari egiten dira Sailean, gure Jakintza Arloa, Makinak eta Motor Termikoak alegia, zeharo anitza baita. Eremu asko biltzen dira bertan; besteak beste, termodinamika, termoteknia, makina termikoak, motor termikoak eta instalazio termikoak.

Saileko ikerketen helburua beti izaten da energia eraginkortasunerako hobekuntza-proposamenak helaraztea gizarteari, garapen iraunkorraren alde egitearren.

Ikerketa Lerroak

  • Energia Eraginkortasuna Eraikuntzan (ENEDI taldea):
    • Beroaren eta hezetasunaren transmisioa itxieren bidez.
    • Eraikuntzako material berrien ezaugarri termikoen karakterizazioa.
    • Fase aldaketako materialak eraikuntzan.
    • Eraikuntzarako elementuen entsailu termikoak baldintza klimatiko errealen eraginpean.
    • Barruko airearen kalitatea eta aireztatzea.
    • Bizitza Zikloaren azterketa eta jasangarritasuna.
  • Energia Eraginkortasuna Instalazioetan:
    • Fase aldaketako materialen erabilpena.
  • Energia Eraginkortasuna Garraioan:
    • Motor Termikoen aurreikuste-mantenua.
    • Motor Termikoen errekuntza-prozesuaren ezaugarriak.
  • Energia Eraginkortasuna Industrian:
    • Energia-sistemen poligenerazioa.
    • Energia-iturri berriak industriara aplikatzea.
    • Simulazioa CFG bidez, industria-prozesuak diseinatzeko eta hobetzeko.