Taldeak

Energia Eraikuntzan Taldea: ENEDI

Euskal Herriko Unibertsitateko Makinak eta Motor Termikoak, Fisika Aplikatua eta Arkitektura Sailetako irakasleek osatzen dute ikerketa-talde hau.

ENEDI taldea, eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko zenbait ikerketa-ildotan lan egiten du, hauen artean eraikuntzan erabilitako materialen propietate higrotermikoen ebaluazioan edo eraikinei gaineratu daitezkeen elementu bioklimatikoen diseinuan. Europako Batzordea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa, Eusko Jaurlaritza, Aceralia edo Sidenor bezalako erakundeentzat ikerketa proiektuak bilakatu ditu. Hainbat kasutan proiektu hauen emaitzak nazioarteko aldizkarietan argitaratu dira eta ikerketa taldeko kideak europar eta mundu mailako zenbait kongresutan parte hartze aktiboa dute.

Unibertsitatea oro har gizartera eta bereziki enpresa-mundura hurbiltzeko beharraz jabetuta, taldeko kideek Unibertsitatearen eta Enpresa-munduaren arteko lankidetza-bideak ireki daitezkeela uste dute, gure herrialdeko garapen teknologikoa bultzatzeko.

Lankidetza horrek enpresei, besteak beste, honako abantaila hauek eskain diezaieke:

  • Aholkularitzan, ikerkuntzan eta prestakuntzan adituak diren pertsonak eskura izatea.
  • Ikerketa-proiektuak oso ongi prestatutako langileekin egiteko aukera.
  • Informazio- eta dokumentu-sare zabala eskura izatea.

Grupo de investigación ENEDI