Miren Josu Omaetxebarria Ibarra

Aurkezpena

Telefonoa: 94 601 3383
Posta Elektronikoa: mirenjosu.omaetxebarria@ehu.es
Bulegoaren kokapena: Zientzia eta Teknologia Fakultatea, CD4 eraikina, Beheko solairua, CD4.P0.12 Bulegoa
Ikerketa Taldea: TEKNIKA PROTEOMIKOEN GARAPENA ETA APLIKAZIOA. Biokimika eta Biologia Molekularreko Saila

Irakasle-profila

2007. urtean hasi nuen nire ibilbidea unibertsitateko irakasle gisara, hiru urtez Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailean aritu nintzelarik. 2010. urtetik, hasieran irakasle atxiki gisa eta 2013. urtetik gaur arte irakasle agregatu gisa, Oinarrizko Metodologia Biokimikoa eta Makromolekulen Biosintesia eta Erregulazioa ikasgaiak ematen ditut bai Biokimika eta Biologia Molekularra Graduan, bai Bioteknologia Graduan.

UPV/EHUko Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Masterrean Proteomikaren oinarriak irakasgaian ereeskolak ematen ditut.

Ikertzaile-profila

2003. urtean Candida albicans onddo patogenoaren pareteko proteinen aurkako antigorputz monoklonalen garapena eta karakterizazioaren gaineko Tesia aurkeztuta Doktore titulua jaso nuen. Ondoren bi urte eta erdiko egonaldia osatu nuen Danimarkan, Odenseko Syddansk Universitet izenekoan; bertan,masa espektrometria eta proteomikaren bidezko itzulpen osteko eraldaketen analisian jardun nuen, nire lana fosforilazioan eta glikosilazioan fokatuz. Egonaldi honen ostean UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Jesus M. Arizmendiren Proteomikako lan taldean hasi nintzen lanean eta bertan jarraitzen dut gaur egun ere.   

Argitalpen aipagarriak

  • Osinalde N, Moss H, Arrizabalaga O, Omaetxebarria MJ, Blagoev B, Elordieta AM, Fullaondo A, Arizmendi JM, Kratchmarova I. Interleukin-2 signalling pathway analysis by quantitative phophoproteomics. J Proteomics 75: 177-191 (2011)
  • Bañuelos S, Omaetxebarria MJ, Ramos I, Larsen MR, Arregi I, Jensen ON, Arzimendi JM, Prado A, Muga A. Phosphorylation of both nucleoplasmin domains is required for activation of its chromatin decondensation activity. J Biol Chem 282: 21213-21221 (2007).
  • Omaetxebarria MJ, Elortza F, Rodríguez-Suárez E, Aloria K, Arizmendi JM, Jensen ON, Matthiesen R. Computational Approach for Identification and Characterization of GPI-anchored Peptides in Proteomics Experiments. Proteomics 7: 1951-1960 (2007).
  • Brena S, Omaetxebarria MJ, Elgezabal N, Cabezas J, Moragues MD, Pontón J. The Fungicidal Monoclonal Antibody C7 Binds to Candida albicans Als3. Infect Immun 75: 3680-3682 (2007).
  • Omaetxebarria MJ, Hägglund P, Elortza F, Hooper NM, Arizmendi JM, Jensen ON. Isolation and characterization of GPI-anchored peptides by Hydrophilic Interaction Chromatography and MALDI Tandem Mass Spectrometry. Anal Chem 78:3335-3341 (2006).