Jasone Cenoz

Jasone Cenoz

(Hezkuntza Zientzien Saila)

Posta elektronikoa

Biografia

Jasone Cenoz Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Fakultateko katedraduna da eta Estatuko Ikerketa Agentziako (AEI) Hezkuntza Batzordeko lehendakaria. Bere ikerketa hezkuntza eleanitza eta bigarren zein hirugarren hizkuntzen irakaskuntzaren ingurukoa da. Europako eta estatuko ikerketa proiektuetan parte hartu du. Gai horiei buruzko artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu bere ikerketaren emaitzak hitzaldi eta mintegi bidez herrialde hauetan aurkeztuz: Estatu Batua, Kanada, Australia, Txina, India, Brunei, Zeelanda Berria, Singapur eta Europako herrialde gehienetan. 2011an Espainiar Linguistika Aplikatuko Elkartearen (AESLA) Ikerketa saria eskuratu zuen Towards Multilingual Education (2009) liburuagatik. Bere liburu entzutetsuen artean: Minority Languages and Multilingual Education (2014) eta Multilingual Education: Between language learning and translanguaging (2015) daude. Jasone Cenoz zortzi urtez AILA elkarteko publikazio ataleko koordinatzaile izan da, IASCL elkarteko batzorde exekutiboko kide eta del International Association of Multilingualism elkarteko lehendakari. Gainera, Distinguished Visiting Professor izan da Graduate Center CUNY, New Yorken. Aldizkari zientifiko ugaritako erredakzio kontseiluan parte-hartzen du, gehienak nazioartekoak.