Juan Etxeberria

Juan Etxeberria

(Hezkuntza Zientzien Saila)

Posta elektronikoa

Biografia

Juan Etxeberria Estatistikako Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, doktorea Hezkuntza Zientzietan eta lizentziatua Zientzia Zehatzetan (Estatistika). Estatistika aplikatuan eta aldagai anitzeko analisietan aditua da, eta bereziki interesatzen zaizkio eredu lineal orokorra eta testu-datuen analisia. Monografías de Estadística bildumako editore nagusia da, eta baita RELIEVE aldizkariko aholku-batzordeko kidea ere. Hamaika artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan. Bere azken liburuetako batzuk dira Regresión múltiple (2007, La Muralla), Estatistika aplikatua: teoria eta praktika (2011, Elhuyar) eta Análisis de datos con R (2011). Bestalde, Euskal Estatistika Batzordeko (Eustat) kidea da.