Aurkezpena

Ikerketa-taldearen helburua euskal nazionalismoaren azterketa politiko tradizionaletik haratago joatea da. Gizarte-mugimendu honen kultura politikoaren, bere sinboloen eta bere oroitzapen-gunen ikerketara hurbildu nahi dugu. Izan ere, ezinbestekoak baitira nortasun kolektiboaren zentzua sustatzeko. Aldi berean, ikerketari ikuspuntu zabal eta ireki batetik ekin nahi diogu. Horretarako euskal nazionalismoaren imajinario kolektiboaren analisia beste zenbait gizarte-mugimendurenarekin konparatuko dugu, bai esparru nazionalean zein nazioarte mailan. Imajinario kolektibo horren ikuspegi konparatuan ez da bakarrik egituratzen sinboloen eta mitoen analisia. Horiekin zuzenean lotuta daude euskal nazionalismoaren historian zehar agertutako lider nagusien biografiak. Lider horiek aztertuko dira beren bizitzak ezagutzeko asmoz, baina baita ere ikusteko pertsonaia horiek nola bilakatzen diren sinbolo partekatuak.