Ikerketa-ildoak

  • Egutegia, oroitzapen-ekitaldiak eta nazioa: imajinario kolektiboa eta oroitzapen-lekuak Euskal Herrian (XIX. eta XX. mendeak). Euskal nazionalismoaren oroitzapenen egutegiak guretzat arreta merezi du identitate kolektibo baten bultzagile eta eraikitzaile delako. Hori guztia, ordea, aztertu behar da Euskal Herrian dauden beste zenbait identitate alternatiboren egutegiak begi bistatik galdu gabe. Jakina, foruzaletasunaz, karlismoaz, sozialismoaz eta komunismoaz ari gara.
  • Lidergoa eta karisma: euskal lider nazionalisten biografia eta memoria. Ikerketa-lerro honetan, sakondu nahiko genuke euskal nazionalismoaren gidari historikoen azterketa biografikoaren arloan egindako geure ekarpena. Horretarako Agirre lehendakariari buruzko biografia osoa idaztea da geure helburutariko bat, eta baita mugimendu politiko honen beste gidarien biografiak sakontzea ere.
  • Euskal nazionalismoa historian zehar: sinboloak eta mitoak. Aurrekoekin guztiz lotuta dagoen ikerketa-lerro honetan aspaldi abian jarri genuen lan-ildo bat osatzea eta zabaltzea nahiko genuke, Diccionario Ilustrado de símbolos del nacionalismo vasco (Madrid, Tecnos, 2012) izeneko geure argitalpenarekin bere azken emaitza izandako lan-ildoari, hain zuzen ere.