Ikertzailearen profila

Historia politikoari loturiko ikuspegi klasikoagoa erabat baztertu gabe, eta historia konparatzailearen esparruan kokaturik, ikerketa-taldea euskal nazionalismoaren kultura politikoaren azterketaz arduratzen da, ahaztu gabe kultura horren aurrekariak, liderrak, sinboloak, mitoak eta oroitzapen-guneak, hauek guztiak ezinbesteko elementuak baitira identitate kolektibo baten, hau da, euskal identitate nazionalistaren ekoizpenaz eta erreprodukzioaz bere hastapenetatik gaur arte jabetzeko. Gure helburua da ikerketari ikuspegi zabala eta ez itxia ematea, euskal nazionalismoaren imajinario kolektiboa beste hainbat ideologia eta gizarte-mugimenduren imajinarioarekin konparatuz, bai Euskadin eta Nafarroan (foruzaletasuna, karlismoa, sozialismoa, eta abarrak) zein Espainian (katalanismoa, gallegismoa, ...), eta nazioarteko eremuan. Nahiz eta gure esparru kronologikoa orokorrean batez ere XX. mendean kokatzen den, XIX. mendea ere sartzen da, artean euskal nazionalismoa gizarte-mugimendua bezala jaio baitzen eta mende horretan jaiotza hori ulertarazten laguntzen duten hainbat prozesu historiko erabakigarri garatu zirelako. Gure ikerketetarako iturri oso anitzak lantzen ditugu: bibliografia, liburuxkak, prentsa, artxibategi publiko eta pribatuetan gordetako dokumentazioa, literatura, kartelak, argazkiak, zinea, eta abarrak. Izan ere, iturri hauek guztiek laguntzen baitigute euskal nazionalismoaren kultura politikoaren ernatzea eta bilakaera sinbolikoa aztertzera, bai nazionalismoaren liderren artean, zein komunitate nazionalistaren baitan edota "bestearen" ikuspegian.