Interes-arloak

  • Diskurtso nazionalistan, heroiak pertsonaia mitiko edo benetakoak dira, nazioaren esentzia autentikoak pertsonifikatzen dituztenak. Bertute eta gaitasun guztiz ez ohikoak dituzte, hiritar arrunt baten eskura ez daudenak, hain zuzen ere. Oso kasu gutxietan emakumezkoak diren heroi horien azaleratzeak maiz anti-heroien, bilauen eta aberriaren traidoreen agerpena sortarazi ohi du. Hauek ordezkatzen dutena nazio batek aurre egin behar dion arrisku bikoitza da, alegia, alde batetik, aberriaren baloreen kontrako matxinada eta korrosioa barrutik, eta, bestetik, kanpotik datorren erasoa.
  • Sinbolo politikoen ikerketa, nortasun kolektibo modernoen funtsezko elementu gisa (konfiguratzailea, mobilizatzailea eta kohesiogilea).
  • Euskal nazionalismoarekin lotutako antropologia sinbolikoaren analisia, erlijio politikoak eta oroitzapen-guneak, ikuspegi konparatu batean.
  • Euskal nazionalisten buruen prosopografia eta biografia politikoak; betiere, biografia hutsak balira bezala hartu gabe. Izan ere, figura politiko bat oroitzapen-gune bilaka daiteke bere jarraitzaileentzat eta -alderantziz- aurkakoentzat.
  • Euskal nazionalismoko alegiazko taldearen ikerketa, bereziki oroitzapenak eta irudiaren erabilera nabarmenduta, eta batik bat, euskal nazionalismoaren eta zinema dokumentalaren eta fikziozko zinemaren arteko harremanetan sakonduta.
  • XIX. mendeko euskal unibertso politiko-identitario eta sinbolikoaren azterketa; foruzaletasunaren azterketa bi ikuspuntutik: alde batetik, mende horren ideologia-gakoa bezala, eta, bestetik, ondoren gertatuko zen euskal nazionalismoaren sorrera ulertzen lagunduko duen esparru erreferentzial berezi baten sortzailea bezala. Aztertuko den beste gai bat hauxe da: espainiar naziogintzaren prozesua XIX. mendean zehar, Aranaren nazionalismoaren formulazioa bultzatuko zuena.