Gaur egungo eskola

Eskolan honako gradu hauek ematen dira : Itsasketako Gradua eta Nautika eta Itsas Garraioko Gradua; baita desagertzear dauden beste titulazio hauek ere: Itsas Nabigazioan diplomatua, Nautika eta Itsas Garraioan lizentziatua, Itsasontzi Makinentan diplomatua eta lizentziatua. 

Irakaskuntza horien izaera profesionalizatua osatzeko, azken teknologiadun itsasontzi modernoetan lan egiteko beharrezkoak diren itsas espezialitateko ikastaroak egin daitezke.

Azpiegiturari dagokionez, Eskola Portugalete eta Santurtzi artean dago, itsasoari kendutako lur zati batean sartutako piloteen gainean eraikitako Peñotako antzinako kaian. Eraikinan beheko solairua, 7.738 m2-koa, eta azalera desberdinetako beste sei solairu ditu. Azken hauetan bulegoak, elkartzeko lekuak, ikasgelak, liburutegia, jatetxea, sukaldeak eta taberna daude, baita hainbat neurritako 40 ikasgela ere (arruntak eta bereziak). Horrez gain, beste zenbait instalazio eta ekipamendu ditu: nabigazio simulagailua eta radarra, planetarioa, meteorologia gela, medikuntza praktikak egiteko lekua, hizkuntza-laborategia, ordenagailuak, informatika eta automatika gela, marrazketa gela, elektrotenia eta elektronika gela, hotz gela, ikus-entzunezkoen geta, eta. Tailerrek hartzen dute beheko solairuraren zatirik handiena eta atal hauetan banatuta daude: makina-erreminta, forja, galdara lantegia, soldadura autogenoa (20 kabina), soldadura elektrikoa (9 kabina), segurtasuna eta barneko zaintza, hotz industriala, txalupal, ontziak eta korapiloak, lurrunezko makinak, barneko errekuntza motorrak eta makinen simulagailu bat.

Era berean, Eskolaren beheko solairuan aparkaleku handu bat eta ekitaldi areto bikain bat daude. Bosgarren eta seigarren solairuetan nabigazio zubi baxua eta altua daude. Horrez gain, Eskolaren ipar-ekialdeko aldean, 2.500 m2 inguruko kai bat dago, salbamendu txalupentzako bibietak dituen atrakatzeko morru batekin.