Gobernu-organoak

Eskolako gobernu-egituraren antolaketa, Unibertsitate Lege Organikoari eta UPV/EHUko Estatutuei jarraiki, bertako gobernu-organo ezberdinen jarduera koordinatuan dago oinarrituta (hala nola, Eskola Batzarra, zuzendaritza-taldea, Eskola Batzarraren batzordeak, sailak eta administrazio-atalak).

Eskola Batzarra

Eskola Batzarra ondoko hauek osatzen dute: zuzendariak (batzarburua), zuzendariordeek, idazkariak, ikastegiko administratzaileak eta eskola osatzen duten talde ezberdinen ordezkariek: irakasleak (16 kide), ikasleak (6 kide) eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonala (A.Z.P.) (3 kide).

Eskola Batzarrak hartzen ditu ikastegiko akademi bizitzarekin zerikusia duten funtsezko erabakiak. Eskolako beste organo eta kideak lotu egin behar dira Batzarrak hartutako erabakietara.

Zuzendaritza-taldea

Eskolako batzordeak

Bai Eskola Batzarrak bai zuzendaritzak zenbait batzorderen laguntza dute, dagozkien eginkizunak aurrera eramateko. Gaurregun diharduten batzordeak hauek dira:

Irakaskuntza ebaluatzeko eta ikasketak baliokidetzeko batzordea

Batzordeburua Akademia Antolakuntzako Zuzendariordea da, eta irakasleen lau ordezkarik eta ikasleen bik osatzen dute.

Euskara-batzordea

Batzordeburua Ikerketarako eta Kanpoko Harremanetarako Zuzendariordea da, eta irakasleen bi ordezkarik, ikasleen beste bik eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren batek osatzen dute.

Ekonomi batzordea

Batzordeburua zuzendaria da, eta idazkariak, administratzaileak, Ekonomia Gaietarako eta Azpiegiturako zuzendariordeak, irakasleen bi ordezkarik, ikasleen batek eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren batek osatzen dute.