Arautegia, Itsasketa Espezialitateko Ikastaroen Ziurtagiriak Lortzeko

Itsas Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak Nautika Itsasontzi-Makineria GET homologatu du itsaketaren arloko espezializazio ikastaroak emateko.

Ikastaroa onuraz gainditu duten ikasleei ziurtagiri ofiziala emango zaie.

Ziurtagiri horiek lotura dute Nautika eta Itsas Garraioko Graduan eta Itsasketako Graduan ematen diren irakasgaiekin.

Ikasleei emango zaizkien espezialitate ziurtagiriak. Itsasketako Gradua (pdf, 86k)

Ikasleei emango zaizkien espezialitate ziurtagiriak. Naurika eta Itsas Garraioko Gradua (pdf, 158k)

ONDOKOA DA ZIURTAGIRIA ESKURATZEKO PROZEDURA:

- Ikasleak ziurtagiria lortzeko eskaria egingo du ikasturtearen edozein unetan, betiere, irakasgaiak gaindituta baditu. Eredu bat onartu da eskariak egiteko:
 

Itsasketa espezialitateko ikastaroen ziurtagiriak eskatzeko orria

- Eskaria behin hartuta, egiaztatuko da, aktak aztertuta, ikasleak gaindituta dituela ikastaroko irakasgai guztiak, eta, gehienez ere hamabost eguneko epean, ikastegiak ziurtagiri bat emango dio ikasleai, ziurtagiri bat ikastaro bakoitzerako. Ikastegiak Itsas Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiari eskaria egin duten ikasleen zerrenda igorriko dio, eta zuzendaritza nagusi horrek, Itsas Kapitaniaren bidez, ziurtagiri ofizialak egingo ditu ikastegiak emandakoak hartu ondoren.