Kanpoko praktikak

PRAKTIKETARAKO GIDA

DOKUMENTAZIOA ETA IZAPIDEAK

Tutorea arduratuko da prestakuntza proiektua bete eta sinatzen dela egiaztatzeaz. Hala ere, praktiketan dagoen ikasleak tutoreari lagunduko dio erakunde laguntzaileko bideratzaileak prestakuntza proiektua bete eta sina dezan.

Praktiketako ikaslea arduratuko da bideratzaileak bideratzailearen amaierako txostena bete eta sinatzen duela egiaztatzeaz.

Praktiketako ikasleak tutoreak agindutako zereginak gauzatuko ditu eta jarduera edo instalazioei buruzko hiru lan egingo ditu gutxienez.

Orobat, amaierako memoria bete eta sinatuko dute.

Tutorea arduratuko da amaierako balorazio txostena/ziurtagiria bete eta sinatzeaz.

Praktikaldia amaitutakoan, agiri horiek guztiak pratiketako koordinatzaileari helarazi behar zaizkio.

PRAKTIKETAKO 30 ECTS KREDITUEN BALIOKIDETZAK

30 ECTS kredituen baliokidetzak:

  1. "27483 Kanpoko Praktikak" Ingeniaritza eta Itsas Garraioko Graduan
    • Itsasontziratze praktikak: 3 hilabete 30 ECTS kredituren pareko
    • Lehorreko praktikak: 600 ordu 30 ECTS kredituren pareko
  2. "27506 Itsasontzi Praktikak" Itsas Ingeniaritzako Graduan
    • Itsasontziratze praktikak: 3 hilabete 30 ECTS kredituren pareko
    • Lehorreko praktikak: 600 ordu 30 ECTS kredituren pareko

Ikastegiko Batzarrak 2013ko uztailaren 18ko ohiko bileran onartua

ONTZIRATZE PRAKTIKAK EGITEKO BALDINTZAK

  1. Ikasle ziurtagiria edukitzea
  2. Ontziko Prestakuntzaren Erregistro Liburu berria eskuratzea (Sustapen Ministerioaren 2012-12-15eko Ebazpena)
  3. Ikastegiko Idazkaritzan egin beharreko izapideak, Ikasle Zirutagiri Ofiziala eskuratzeko:
  4. "Itsas Libreta" edo "Itsas Barrutiko Inskripzioa" edukitzea (Itsas Kapitaintzan izapidetu)
  5. MGIren azterketa medikoa gainditua izatea

 

KANPOKO PRAKTIKAK EGITEKO BALDINTZAK


Oharra: Ontziratze praktikei buruzko informazio osoa ikasleen iragarki-taulan dago. Gainera, idazkaritzan galde dezakezue.