Lanbide Titulazioak

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua bukatu ondoren, Merkataritza Itsasontzietako bigarren mailako Pilotu lanbidean aritzeko, ondokoak bete beharko dira:
a) 12 hilabetetik gora itsasontzian ematea zubiko praktikak egiten.
b) Indarrean izatea Itsasoko Gizarte Institutuak egindako osasun azterketa.
c) Gaindituta izatea Sustapen Ministerioak egokitasun profesionalerako zehaztutako proba.

Nautika eta Itsas Garraioko Gradua bukatu ondoren, Merkataritza Itsasontzietako Makineriako Ofiziala lanbidean aritzeko, ondokoak bete beharko dira:
a) Tailerreko prestakuntzan eta itsasontzian gutxien dela 12 hilabete eman izana, eta horietatik gutxienez 6 hilabete makinetako ikasle moduan eman izana itsasontzian.
b) Indarrean izatea Itsasoko Gizarte Institutuak egindako osasun azterketa.
c) Gaindituta izatea Sustapen Ministerioak egokitasun profesionalerako zehaztutako proba.
 

ARAUTEGIA

Real Decreto 973/2009, de 12 junio, por el que se regulan las titulaciones profesionales de la marina mercante (pdf, 442 Kb)

2017KO DEIALDIAK

Merkataritzako Ontzidiaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko martxoaren 2ko Ebazpena (BOE, 16-03-16koa) (pdf, 265 Kb), bigarren mailako pilotu, bigarren mailako makineriako ofizial eta Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako irrati-elektroniko ofizial tituluak lortzeko gaitasun proben deialdiari buruzkoa.

LEHENENGO DEIALDIA

Matrikula: 2017ko martxoak 13-17

Azterketak:

  • Martxoak 27 astelehena: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako pilotua 15:30ean Nautika eta Itsasontzi-makineria GETeko Gradu Aretoa
  • Martxoak 28, asteartea: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako makineriako ofiziala 15:30ean Nautika eta Itsasontzi-makineria GETeko Gradu Aretoa

Epaimahaiak

BIGARREN DEIALDIA

Matrikula: 2017ko ekainak 12-16

Azterketak:

  • Ekainak 26, astelehena: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako pilotua 15:30ean Nautika eta Itsasontzi-makineria GETeko Gradu Aretoa
  • Ekainak 27, asteartea: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako makineriako ofiziala 15:30ean Nautika eta Itsasontzi-makineria GETeko Gradu Aretoa

HIRUGARREN DEIALDIA

Matrikula: 2017ko irailak 11-15

Azterketak:

  • Irailak 25, astelehena: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako pilotua 15:30ean Nautika eta Itsasontzi-makineria GETeko Gradu Aretoa
  • Irailak 26, asteartea: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako makineriako ofiziala 15:30ean Nautika eta Itsasontzi-makineria GETeko Gradu Aretoa

LAUGARREN DEIALDIA

Matrikula: 2017ko azaroak 27-abenduak 1

Azterketak:

  • Abenduak 18, astelehena: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako pilotua 15:30ean Nautika eta Itsasontzi-makineria GETeko Gradu Aretoa
  • Abenduak 19, asteartea: Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako makineriako ofiziala 15:30ean Nautika eta Itsasontzi-makineria GETeko Gradu Aretoa

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera (pdf, 151 Kb)
  • Interesdunaren argazki berri bat, nortasun agiri nazionalerako eskatzen direnen moduko, atzealdean izen-abizenak idatzita.
  • Indarreko nortasun agiri nazionalaren, bizileku txartelaren edo pasaportearen fotokopia bat, edo interesdunaren berariazko baimena bere nortasun datuak kontsultatu ahal izateko, betiere, abenduaren 26ko PRE/3949/2006 Aginduan  ezarritakoari jarraiki.
  • Azterketa eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria. Tasa:790; kodea: 001 (44,85€). (Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoko idazkaritzan hartu).
  • Titulu akademikoa edo haren ordezkoaren egiaztagiria, ekainaren 12ko 973/2009 Errege Dekretuak, merkataritza itsasontzietako lanbide titulazioak arautzen dituenak, zehaztutakoari jarraituz.
  • Praktikak gaindituta izanaren egiaztagiria.
  • Ikaslearen Prestakuntza Liburua (osatua).

Indarreko araudiak eskatzen dituen ontziratze aldiak zenbatzeko, itsasontziak nabigatzen egin behar du dagokion aldiaren 100eko 50 gutxienez.

Halaber, Espainiako zein atzerriko itsasontzietan eginiko ontziratze aldiek balio izateko eta zenbatzeko, interesdunak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

  1. Adierazpen bat, III. eranskineko eredu ofizialean, zein itsasontzitan zerbitzu eman duen zehaztuz.
  2. Ontzi-enpresaren ziurtagiria, IV. eranskineko ereduan, zerbitzu eman duen itsasontzi bakoitzarentzat, kapitainak edo ontzi-enpresak sinatua. Atzerriko itsasontzien kasuan, ziurtagiri hau ingelesez igorri ahal izango da, IV. eranskineko ereduaren arabera.
  3. Espainiako itsasontzien kasuan, itsas libretako ontziratze eta lehorreratze lekuak behar bezala zigilatuta, eta atzerriko itsasontzien kasuan, lan kontratuen kopia konpultsatuak eta itsasontzi bakoitzeko izen-ematearen dokumentazio ofiziala ("discharge book" edo "seamen book"). ISMren lan-bizitza ere aurkeztu ahal izango da.
  4. Praktikak lehen aldiz ebazpen honen BOEko argitalpen datatik aurrera hasten dituzten ikasleek ikasleentzako prestakuntza erregistro liburua beteta aurkeztu beharko dute.

OHARRA

Merkataritza Ontzidiko bigarren mailako pilotua eta merkataritza ontzidiko bigarren mailako makineriako ofiziala Labide Titulazioen txartel berriak egiteko, Manilako zuzenketek eskatzen dute hautagaiek eginda behar izan dituztela honako ikastaro hauek: Oinarrizko heziketa, Biziraupen-ontzia eta azkar ez dabiltzan erreskate-boteak, suteei kontra aurreratua eta lehen languntza osasun-heziketa.

ESKAERAK AURKEZTEA

Deitutako azterketetan parte hartu nahi dutenek eskaera egingo dute Eranskineko ereduan (probak egiteko onartzeko eskaera eta azterketa eskubideen tasak ordaintzea), Merkataritzako Ontzidiaren zuzendari nagusiari zuzenduta, eta Zuzendaritza Nagusi horren Erregistroan aurkeztuko dute (Ruiz de Alarcón kalea 1, 28071 Madril), edo Ebazpen honetan berariaz jasotako Marina Zibilaren Goi-mailako Unibertsitate eta Eskoletan (haietan azterketa egiteko), zuzenean zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko arazoaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoaren bidez.


NAUTIKA ETA ITSASONTZI-MAKINERIA GET
María Díaz de Haro, 68
48920 Portugalete