Zuzendariaren agurra

Informazio orri hauek irakurtzen ari zaren bisitari agurgarria:

1739an, Bilboko Nautika Eskola nabigazioko tituludunak prestatzeko eskolak ematen hasi zen. Hasieran pilotuak eta kapitainak prestatzen jardun zen eta, ondoren, lurrunezko itsasontzien agerpenarekin, ofizialak eta makina-buruak prestatzen hasi zen. Telegrafia-itsasontziz hornitutakoan, itsasontziko telegrafista lanak egiteko beharrezkoak diren ikasketak eskaintzen hasi zen Eskola.

Milurteko laurden bat baino gehiago igaro ondoren, profesionalak prestatzen jarraitzen dugu. 2010/2011 ikasturtea hastearekin batera, bi gradu berri ematen hasi ginen, Bolonia prozesuaren ildotik: "Nautika eta Itsas Garraioko Gradua" eta "Itsasketako Gradua".

Orrialde hauetan gradu berrien funtsezko alderdiak jasotzen dira: irakasgaiak, baliabideak, irakasleak, "Saltillo", etab.

Eskerrik asko zure interesarengatik, eta, galderaren bat egin edo argibiderik nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan. Zure zerbitzura gauzkazu Nazioarteko Bikaintasun Campusean.

Eloy López García

Zuzendaria