Eduki publikatzailea

SICUE programako plazak onartzeko/uko egiteko epea zabalik dago

Lehenengo argitaratze data: 2020/03/30

UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak 2020/21 ikasturterako kudeatzen duen SICUE mugikortasun-programan plaza lortu duten ikasleek martxoaren 31etik apirilaren 8ra arteko epea dute (biak barne) emandako plaza onartu edo uko egiteko. Ez badute hala egiten, apirilaren 14an omisio bidezko ukapen egoeran izango dira eta esleitutako plaza galduko dute.