Ohar garrantzitsua mugikortasuneko ikasleentzat

 Eusko Jaurlaritzaren argibideei jarraituz, honako hau gogorarazi nahi dizuegu:

  • Garrantzitsua da kontuan hartzea egoera konplexuan gaudela eta beharrezkoa dela zure mugikortasuna garatzen ari zaren edo garatuko duzun herrialdeetan kontu handiz ibiltzea ez kutsatzeko.

  • Agintariek nazioartean egiten dituzten gomendioek, kasu guztietan mugikortasuna eragozten ez badute ere, pertsonen mugikortasuna ahalik eta gehien murriztera jotzen dute, eta, zehazkiago, kutsatze kopurua handi samarra den eta, beraz, pertsonen osasunerako eta segurtasunerako arriskutsua den eremuetan.Hortaz, gomendatzen dizugu agintariek ezarritako edozein murrizketa behar bezala jarrai dezazun, zauden tokian zaudela.

Ezinbestekoa da beraz osasun egoera zail honetan mugitzeak dituen ondorioez jabetu zaitezten.