2019/2020 ikasturtean "English Friendly Course (EFC)" irakasgaiak proposatzeko aukera

Koordinazioaren eta Nazioarteko Harreman Arloko Errektoreordearena, 2019/2020 ikasturtean “English Friendly Course (EFC)” irakasgaiak proposatzeko Erabakia

2019/2020 English Friendly Course irakasgaien behin-behineko zerrenda

Alegazioak eta zuzenketak egiteko epea irekitzen da ekainaren 17rarte.

Eskaerak emailez eskatu daitezke, hurrengo helbidera zuzenduak: eleanizt@ehu.eus.

2019/2020 ikasturterako onartutako "English Friendly Course (EFC)" irakasgaiak

Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak 2019/2020 ikasturtean “English Friendly Course (EFC)” irakasgaien behin-betiko zerrenda argitaratu du.

Salbuespenez, ekainaren 17tik 28ra, bigarren epe bar zabalduko da, arrazoi justifikatuengatik eskarietan zerbait aldatu behar duten ikastegiek aldaketak egin ditzaten.

"English Friendly Course" gisa eskainiko diren irakasgaien ingelesezko irakaskuntza gida laburtuak ingelesera itzuli edo zuzentzeko deialdia

"English Friendly Course (EFC)" eskaintza egokitutako irakaskuntza gidak osatzen laguntzearren, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak argitara ematen du deialdia, 2019/2020 ikasturtean horren gisa eskainiko diren irakasgaien ingelesezko irakaskuntza gida laburtuak gaztelaniatik ingelesera itzuli edo zuzentzeko lana finantzatzeko.

Eskariak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 19tik 28ra arte izango da.

Jada helburu honetarako 2017ko ekainaren 9aren eta 2018ko ekainaren 18aren deialdiko laguntza jaso zuten irakasgaiak (I. Eranskina) ezin izango dute deialdi honetan parte hartu.

Deialdia eta eskari-orria hemendik jaitsi daitezke:

Aurreko deialdietan eman eta eguneratu nahi diren irakaskuntza gidak eleanizt@ehu.eus helbidera bidali daitezke argitaratuak izan daitezen. Eguneratzerik ez jasotzekotan, 2018/2019 deialdiko irakaskuntza gida argitaratuko da..