ENGLISH-FRIENDLY-COURSES-2020-2021

2020/2021 ikasturtean "English Friendly Course (EFC)" irakasgaiak proposatzeko aukera

Irudia

Koordinazioaren eta Nazioarteko Harreman Arloko Errektoreordearena, 2020/2021 ikasturtean “English Friendly Course (EFC)” irakasgaiak proposatzeko Erabakia

2020/2021 English Friendly Course irakasgaien behin-behineko zerrenda

Alegazioak eta zuzenketak egiteko epea irekitzen da ekainaren 18rarte.

Eskaerak emailez egin daitezke, hurrengo helbidera zuzenduak: eleanizt@ehu.eus.

2020/2021 ikasturterako onartutako "English Friendly Course (EFC)" irakasgaiak

Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak 2020/2021 ikasturtean “English Friendly Course (EFC)” irakasgaien behin-betiko zerrenda argitaratu du.

Salbuespenez, ekainaren 29 arte, bigarren epe bat zabalduko da, arrazoi justifikatuengatik eskarietan zerbait aldatu behar duten ikastegiek aldaketak egin ditzaten.

"English Friendly Course" gisa eskainiko diren irakasgaien ingelesezko irakaskuntza gida laburtuak ingelesera itzuli edo zuzentzeko deialdia

"English Friendly Course (EFC)" eskaintza egokitutako irakaskuntza gidak osatzen laguntzearren, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak argitara ematen du deialdia, 2020/2021 ikasturtean horren gisa eskainiko diren irakasgaien ingelesezko irakaskuntza gida laburtuak gaztelaniatik ingelesera itzuli edo zuzentzeko lana finantzatzeko.

Eskariak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 19tik 30ra arte izango da.

Jada helburu honetarako 2018ko ekainaren 18aren eta 2019ko ekainaren 19aren deialdiko laguntza jaso zuten irakasgaiak (I. Eranskina) ezin izango dute deialdi honetan parte hartu.

Deialdia eta eskari-orria hemendik jaitsi daitezke:

Aurreko deialdietan eman eta eguneratu nahi diren irakaskuntza gidak eleanizt@ehu.eus helbidera bidali daitezke argitaratuak izan daitezen. Eguneratzerik ez jasotzekotan, 2019/2020 deialdiko irakaskuntza gida argitaratuko da.

Erakunde honek finantziatutako deialdia:

Basque University System - Internationalization