ALUMNADO-VISITANTE-AL-OD-Info

UPV/EHU: LA eta Beste Norakoak programak: ikasle bisitariak

Baldin eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean, truke ikasle gisa, denboraldi bat ikasten eman nahi baduzu, kontuan hartu ondoko informazio hau:

ESKABIDEAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: 
 - Ikasurte osoa (2024ko irailetik 2025eko ekainera/uztailera):          2024ko apirilaren 15a
 - 1. lauhilekoa (2024ko irailetik 2025eko urtarrilera):                        2024ko apirilaren 15a
 - 2. lauhilekoa (2025eko urtarriletik ekainera/uztailera):                   2024ko urriaren 15a

* Egonaldia luzatuz gero, epemugak ez dira aldatuko.

* Gomendatzen dugu ez itxarotea epemuga horietara arte ikasle izendatuen dokumentazio osoa bidaltzeko; izan ere, etengabean jasotzen ditugu ezeztapenak, ikaslearen bisa lortzeko arazoengatik, bai izapidetze berantiarragatik, bai Kontsulatuetako saturazioagatik hilabete jakin batzuetan (azaro-abendua edo ekain-uztaila).

Eduki publikatzailea

Onartua izateko prozedura eta aurkeztu beharreko agiriak

1. URRATSA. Ikastegia eta irakasgaiak aukeratzea UPV/EHUn

A.- Baieztatu zeure unibertsitateak UPV/EHUrekin ikasleak trukatzeko akordioa duela, eta interesatzen zaizun fakultate edo eskola bat barne hartzen duela.

B.- Akordiorik badago, jar zaitez harremanetan zure unibertsitateko nazioarteko harremanen arloko arduradunekin, onarpen eskaeraren (postulazioaren), entregatu beharreko dokumentuen eta abarren berri emateko.

Garrantzitsua: lehenik, irakurri arretaz "KONTUAN HARTU BEHARREKO ALDERDI GARRANTZITSUAK" atala, ikastegia eta irakasgaiak aukeratu aurretik.  

2. URRATSA. Lehenengo dokumentazioa eta eskaera online. Zure unibertsitatea onartzea

A.- Zure unibertsitatearen adostasuna lortu ondoren, bertako nazioarteko harremanetarako arduradunak mezu elektroniko bat igorri beharko du incoming.international@ehu.eus helbidera honako dokumentu hauek eskaneatuta: 

  • Eskaera orria (pdf, 87 Kb)
  • Pasaportearen kopia eskaneatua. Egiaztatu zure pasaportearen indarraldiak UPV/EHUko egonaldi osoa estaltzen duela.  Zure pasaportearen zenbakia behar dugu, ikasle bisatua eskuratzeko behar duzun onarpen gutuna egin ahal izateko.

Medikuntza (edozein campusa), Fisioterapia, Odontologia eta Erizaintza (Leioako campusa) ikasleen onarpenaren kudeaketa ez da gainerako ikastetxe eta arloetan bezala egingo. Interesa duen ikaslearen jatorrizko unibertsitateak ikasleen pasaportea, e-maila, egonaldiaren datak eta egin nahi dituen praktikei buruzko datuak biltzen dituen posta elektronikoa bidali beharko du. Jaso ondoren, ikastetxearen berariazko esteka bat bidaliko zaie ikasleei, onartuak izateko bete beharko dutena.

Dokumentazio hori hautatutako zentrora, onarpenerako, eta Kanpo Arazoetarako Ministeriora, ikaslearen bisaren izapidetzerako bidaliko da.

B.- Posta elektronikoz gonbidapen bat jasoko duzu eskabidea Online egiteko. Hemen deskargatu dezakezu erregistroaren gida.

*Garrantzitsua: lehenengo fase honetako komunikazio oro zure unibertsitateko nazioarteko harremanen arduradunaren bidez egingo da (adibidez, zalantzaren bat baduzu edo hautatutako irakasgaiak aldatu nahi izanez gero).

3. URRATSA. Onarpen gutuna

UPV/EHUn onartu ondoren, zure jatorrizko unibertsitatera bidaliko da onarpen gutuna, posta elektronikoz eskaneatua eta digitalki sinatua, bisatua izapidetzen has zaitezen.

4. URRATSA. UPV/EHUra iritsi aurreko beste izapide batzuk

Irudia

Ikasketa-bisatua izapidetu beharko duzu. SEPIE-Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuaren gomendioei jarraituta, eskertuko genizueke incoming.international@ehu.eus helbidera mezu bat bidaltzea bisatuaren hitzordua eskatzen duzuenean (Espainiatik kanpoko izapideetarako soilik).

Iritsi baino lehen eta UPV/EHUko nazioarteko harremanetarako koordinatzailearekin adostuta, bertako idazkaritzan iristerakoan eman beharreko dokumentuen dosierra prestatu behar duzu, hemen egin nahi dituzun irakasgaietan matrikulatu ahal izateko.

 

5. URRATSA. UPV/EHUra iristea

A.- Iritsi ondoren, ikasiko dituzun irakasgaiei buruzko edozein zalantza argitu beharko duzu zure ikastegiko (fakultatea/eskola) arduradunarekin. Iritsi aurretik sinatutako akordio akademikoa behin-behinekoa da; beraz, irakasgaiak gehitu edo aldatu ahal izango dituzu, baldin eta alde guztien adostasuna baduzu (zure jatorrizko unibertsitateko koordinatzailea eta UPV/EHUko zure ikastegiko koordinatzailea).

Gogoratu, UPV/EHUn matrikulatu ahal izateko, aldez aurretik matrikulatuta egon beharko duzula zeure jatorrizko unibertsitatean.

B.- Gerturatu ikasle bisitarientzako laguntza gunera (Help Centre), ikasi behar duzun campuseko jarduerei buruzko informazioa jasotzeko (kirol jarduerak, kultura jarduerak, wifia, etab.), bai eta ostatua bilatzeko laguntza jasotzeko ere.

6. URRATSA. UPV/EHUko egonaldiaren amaierako izapideak

UPV/EHUtik irten eta zure herrialdera itzuli aurretik, ez ahaztu honako hauek:

  • Zeure ikastegiko koordinatzailearen bulegotik igaro, notak eta ikasketa espedientea zure jatorrizko unibertsitatera noiz bidali diren jakiteko.
  • Gogoan izan zeure jatorrizko unibertsitatean iritsiera eta irteera ziurtagiri bat eskatzen badizute, zure ikastegiko koordinatzaileak sinatu behar dizula kasu bakoitzean.
  • Ostatuko gai guztiak itxi, fidantzak berreskuratu eta abar.
  • Ezeztatu egonaldian zehar irekitako kontu korronteak eta kreditu txartelak.
  • Itzuli bibliotekako liburu guztiak.

ALUMNADO-VISITANTE-AL-OD-Aspectos-importantes

Kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuak

Campus eta ikastegien banaketa 3 inguru geografikoetan

Irudia

UPV/EHU hiru campusetan daude banatuta, horietako bakoitza hiri edo probintzia ezberdinetan kokatuta:

  • Arabako Campusa: Vitoria-Gasteiz.
  • Bizkaiko Campusa: Bilbo eta Leioako ikastegiak. Toki batetik bestera joateko, garraio publikoa erabili behar da, beraz, arazoak izan litezke Bilbon eta Leioan aukeratzen diren irakasgaiak batera egiteko.
  • Gipuzkoako Campusa: Donostia eta Eibar.

Campusen arteko distantzia dela eta, ikastegi batzuetako irakasgaiak aukeratzekotan, ikastegiok campus berean egon behar dute.

Ikasle bisitarientzako aseguru medikoa

Egin nahi dituzun irakasgaiak hautatzeko informazio garrantzitsua

UPV/EHUk, printzipioz, ez du behartzen gutxieneko kreditu kopuru bat egin dadin. Dena dela, gure gomendioa da gutxienez lauhileko bakoitzeko hiru irakasgai egin ditzazula; hartara, etekina aterako diozu gure artean egindako egonaldiari.

Egin nahi dituzun irakasgaiak hautatu baino lehen, kontuan hartu ondokoa:

  • Baliteke gure ikasturtea eta zurea berdinak ez izatea. Ezer baino lehen, komeni da datak egiaztatzea.
  • Aztertu interesatzen zaizun UPV/EHUko graduko irakaskuntza-eskaintza zure jatorrizko unibertsitatekoa parekoa den. Horretarako, irakasgai bakoitzaren irakaskuntza-gida berrikus dezakezu (gradu bakoitzaren web orrian ere eskura daiteke).
  • Gomendagarria da ikastegi bakarreko irakasgaiak egiteko. Baimenduko da irakasgai 1 edo 2 beste ikastegi batean egitea, baldin eta campus berean badago eta egin beharreko irakasgai gehienak onartua izan den ikastegian ematen badira.

  • Eskaintzen diren irakasgaiak ez dira lauhileko guztietan irakasten, beraz, begiratu beharko duzu zer eskaintza dagoen gurekin egingo duzun egonaldian (1. eta 2. lauhilekoa).
  • 1. lauhilekoko azterketak, gehienak, urtarrilean egingo dira. Egon liteke azterketak urtarriletik abendura aldatzeko aukera, baina hori irakasleen esku dago eta, beraz, ezin da aukera hori bermatu (ikasleak zuzen kontsultatu beharko du irakasleekin edo onartua izan den ikastegiarekin).
  • Ez da onartuko urte osoko irakasgaiak egitea lauhileko bakarra pasatu behar baduzu.

Medikuntza (edozein campusa), Fisioterapia, Odontologia eta Erizaintza (Leioako Campusa) jakintza arloa

Leioako Campuseko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Medikuntza (edozein campusa), Fisioterapia, Odontologia eta Erizaintza (Leioako campusa) arloarekin alde biko hitzarmena sinatuta duten erakundeek kontuan izan behar dute ikasleen eskaerak soilik jasoko dituztela onartzeko 1. epean (apirilaren 15eko muga-eguna), ikasleen egonaldia edozein dela ere.

Saturazio maila altua dagoenez, ezin diegu plaza bat bermatu gure ikastegian egonaldia egiteko interesa duten ikasle guztiei. Hori dela eta, ahal delarik, 1. lauhilekorako eskaerak onartuko dira (2024ko irailetik 2025eko urtarrilera).

Garrantzitsua: Medikuntzako 6. mailako praktika klinikoetan parte hartzeko, 1. lauhilekoan baino ezin da egingo (2024ko irail-abendua).

Ekainean, uztailean eta abuztuan ez da onartuko praktiketako ikaslerik (ez baitago eskolarik).

Arlo horietako ikasleen onarpenaren kudeaketa ez da gainerako ikastetxe eta arloetan bezala egingo. Interesa duen ikaslearen jatorrizko unibertsitateak ikasleen pasaportea, e-maila, egonaldiaren datak eta egin nahi dituen praktikei buruzko datuak biltzen dituen posta elektronikoa bidali beharko du. Jaso ondoren, ikastetxearen berariazko esteka bat bidaliko zaie ikasleei, onartuak izateko bete beharko dutena.

 

Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordeako kide guztiok espero dugu UPV/EHUn eta Euskal Herrian egingo duzun egonaldia onuragarria izan dakizula.