Hitzarmenak

Graduondoko eta Nazioarteko Harremanen Arloko  Errektoreordetzak atzerriko erakundeekiko hitzarmenak tramitatzen ditu, baldin eta aldeen arteko harremanak, gure kasuan, unibertsitate osoa ukitzen badu, bai eta, garapenerako lankidetzaren arlorako, erakunde nazionalekikoak ere.

Gobernu-kontseiluaren funtzionamendurako arautegi berriak, 2005.eko abenduaren 5eko EHBOan argitaratutakoak aginduta, hitzarmenen tramitazioa 24 eta 29 bitarteko artikuluetan arautzen da zehazki.

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?c&f=20090526&s=2009098

Arau hauen arabera, campuseko errektoreordetzek eskumena izan badute hitzarmenak atzerriko erakunde edo antolakundeekin tramitatzeko, baldin eta hitzarmenaren haritik burutuko den jarduera tokian tokiko campusa soilik ukitzen badu.

Geure jardute eremuari dagokionean, jada esan den moduan, campus bat baino gehiago edo unibertsitate osoa ukitzen duten hitzarmenak tramitatzeko, jarraitu beharreko prozedura, era laburrean esanda, honako hau da:

Izapide-proposamena

Nazioarteko Harremanen alorrean lankidetzan aritu nahi duenak JUSTIFIKAZIO-MEMORIA BAT bidali behar du, datu hauekin:

  1. Eskatzailearen datuak (izen-abizenak, UPV/EHUn daukan kargua, Ikastegia, helbidea, telefonoa, faxa, eta e-posta)
  2. Beste aldearen harremanetarako datuak (erakundea edo unibertsitatea, harremanetarako pertsona, helbidea, telefonoa, faxa eta e-posta)
  3. Justifikazio-datuak
    • beste aldearekin harremanetan jartzea merezi duten egoerak;
    • lankidetzaren bitartez erdietsi nahi diren helburuak;
    • helburu horiek lortzeko alde bakoitzak hartzen dituen konpromisoak, zehaztuta dirua behar den ala ez eta, behar izanez gero, nork jarriko duen;
    • eta konpromisoak betetzeko eskura jartzen diren baliabide materialak eta giza baliabideak.

Nazioarteko Mugikortasuneko Zuzendaritza eskatzailearekin harremanetan jarriko da, hitzarmena haren kasura egokitzeko; oinarritzat hartuko dira Esparru Hitzarmena eta Hitzarmen Espezifikoa (dokumentuak).

Halaber, Zuzendaritza beste aldearekin (erakundearekin edo unibertsitatearekin) harremanetan jarriko da (datuak eskatzaileak eman ditu), barne-prozedura zein den azaltzeko, testua garbitzeko eta izapidea bukatzeko.

Hitzarmenak izapidetzeko Errektoreordetza honetako letratu den Juan Carlos Castillo Martínez-ekin hitz egin behar da (telefono-luzapena: 14 21 66; eta e-posta: juancarlos.castillo@ehu.es

Eskaera eta txostenak

Hitzarmenaksinatzeko baimena, kasuan kasu, gobernu-kontseiluari edo batzorde iraunkorrari helarazi baino lehen, hitzarmenaren helburuaren edo edukiaren gainean esateko zerbait izan dezaketen organoen txostenak jaso behar dira.

Txostena egiteko eskaera Graduondoko eta Nazioarteko Harremanen Arloko  Errektoreordetzak egingo ditu. Sinatu beharreko hitzarmen motaren arabera, ezberdina izango da beharko diren txostenen kopurua. Orientazio moduan, honako sailkapen hau jarri dugu:

  1. Hitzarmen markoetan (ikasketa-planak, ikasleen trukeak, irakasleen trukeak, ikertzaileen trukeak, kanpoko guneetako egonaldiak eta bestelako lankidetza-ildo orokorrak izan ohi dira). Oro har, beharrezkoak dira irakasleen, akademi antolakuntzarako, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordearen, Gerentziaren, lege-aholkularitzaren, Bibliotekaren eta Ikerketa errektoreordetzaren beraren txostenak.
  2. Hitzarmen  espezifikoetan (lankidetzarako ildo espezifikoren bat zehaztu ohi dute, esaterako, irakasleen joan-etorrien trukea beharrezko duen ikerketa zehatza garatzea...) Lankidetzak hartu eta ukitzen duen arloa zein den, txosten beharrezkoen kopurua txikiago izan daiteke.
  3. Subentzioetarako Hitzarmenetan (hitzarmen ekonomikoak dira, UPV/EHUk jaso eta errektoreordetza hau ukituko duten subentzioen ingurukoak). Batzorde iraunkorraren edo, 90.152 € baino kopuru handiagoa badira, gobernu-kontseiluaren baimena beharko da.

Txostenak hamabost egunetan eman ohi dira. Txosten hauen edukiak eginiko gomendioaz, suerta daiteke hasierako testuaren punturen bat aldatu beharra eta, hortaz, harremana egin beharko da berriro sustatzailearekin eta beste aldearekin, gomendatutako aldaketaz adostuko badira. Txostenak aldekoak balira, hitzarmenak aurrera eginen du ondoren adierazten diren urratsei jarraiki.

Jaso beharreko txostenak bildu eta gero, nazioarteko harremanetarako errektoreordetzak espediente osoa igorriko dio idazkaritza nagusiari, erabaki-proposamena barne delarik, hitzarmena batzorde iraunkorraren edo, honela balegokio, gobernu-kontseiluaren bilerarako eguneko aztergaien artean sar dadin. Dena dela, aipatutako organo hauen bilera egin baino 15 egun lehenago igorriko du errektoreordetzak dokumentazioa igorriko dio idazkaritza nagusiari.

Gobernu-kontseiluaren bilerak, oro har, hilean behin egiten dira.

Hitzarmen espezifikoen kasuetan, gobernu-kontseiluari helarazteko tramitea saihets daiteke gainean duen hitzarmen markoari dagozkion onarpen-baldintzen artean sinatzeko ahala eta aukera aurreikusten bada, tramitazioan jasotako txostenak aldekoak direnean.

Baimena eta sinadura

Batzorde iraunkorrean edo gobernu-kontseiluan hitzarmen baten sinadura onartuta, Graduondoko eta Nazioarteko Harremanen Arloko  Errektoreordetzak segituko du sinatu arteko prozesua. Normalean, akordioa egiten da beste aldearekin sinadura (protokolo-ekitaldiaz edo gabe) nola egin erabakitzeko.

Tramiteak abiatu eta hitzarmena sinatu artean, batez beste, bi bat hil iragan daitezke.

Idazkaritza nagusiak UPV/EHUk sinatutako hitzarmenen erregistroa egiten du, horien artean, errektoreordetza honek tramitatutakoak egonik.

Hitzarmen ereduak

Eredu hauek orientatzeko besterik ez dira, beraz, kasu bakoitzari egokitu behar zaizkio.