Nortzuk gara eta non gaude

Nazioarteko Harremanen bulegoa

Ongi etorri EHUren Nazioarteko Harremanen bulegoaren  web-orrira.

  • Nazioarteko Harremanen bulegoaren Organigrama
  • Mugikortasuna
    Honako programa hauek kudeatzen ditu: Sicue/Seneca (Espainiako unibertsitateak), ERASMUS (Europako unibertsitateak), EHU-Latinoamerika (Latinoamerikako unibertsitateak) eta Beste Norako Batzuk (AEB, Errusia, Kanada, Korea, Filipinak, Puerto Rico, Zeelanda Berria eta Asiako unibertsitateak).
  • Harrera
    • Atzerritarrentzako Hizkuntza Ikastaroen Bulegoa
      Hiru Campusetako ikasle bisitarientzako gaztelaniazko eta euskarazko ikastaroak kudeatzen ditu. Era berean, Cervantes Institutuarekin lankidetzan, gaztelania atzerriko hizkuntza gisa eman ahal izateko irakasleen prestakuntzaz arduratzen da eta Gaztelaniaren Diplomen ziurtagiriak ematen ditu, Atzerriko Hizkuntza gisa.
    • Harrera Bulegoak - Help Centres
      Atzerriko bisitarientzako bulegoa da. Bertan, harrera eta laguntza zerbitzuen berri ematen zaie.
  • Hitzarmenak eta proiektuak
    Hitzarmenak tramitatzen ditu eta Unibertsitatearteko proiektuak eskatzeko aholkua eta laguntza ematen du.
  • Kontabilitatea
    Laguntza, beka eta proiektuen ordainketak kudeatzen ditu.
  • Publikoari zuzendutako arretaren  ordutegia:
    • Astelehenetik ostegunera; 09.00h-13.00h  eta 15.00h-16.30h
    • Ostirala: 09.00h-13.00h
    • Aste Santua, Gabonak eta udako ordutegia: 09.00-13.00h