GLOBAL TRAINING beken baldintzak

Atzerriko praktiketako beken programan parte hartu nahi dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Graduko titulu bat izatea (unibertsitate-ikasketa ofizialen antolakuntza xedatzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan ezarritako araubideari jarraituz) edo diplomaturako, lizentziaturako edo goi-mailako lanbide-heziketako titulu bat edukitzea; titulu horiek atzerrian lortu badira, homologatuta egon beharko dute eskabidea egiteko epea amaitzean.  Titulua (edo tasen ordainketaren ziurtagiria) eskuratu ez arren, espediente akademikoa aurkeztu ahal izango da, baldin eta bertan zehazten bada 2017/07/14an graduko kreditu guztiak gaindituta daudela (gradu amaierako proba/proiektua barne dela). Hautatuta izanez gero, titulurako tasen ordainagiria aurkeztu beharko da.
  • 2016ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez edukitzea.
  • EAEn administrazio egoitza duela ziurtatzea, gutxienez urtebetekoa, laguntzen deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian sei hilabete baino gehiagoan praktikak egiteko beste beka batzuen onuradun ez izana.
  • Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila bikaina edukitzea, erreferentzia C1 maila izanik. Horretarako, proba bat -ahozkoa eta idatzia- egingo da beka lortu nahi duen pertsonaren jakintzak zehazteko.
  • Hautagaitzaren profila hartuko duen atzerriko enpresak edo erakundeak eskatzen duen profilera egokitzea.
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor-arloko edo administrazio-arloko zehapenik ezarrita ez edukitzea, eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekuaren eraginpean ez egotea.