GLOBAL TRAINING beken baldintzak

Atzerriko praktiketako beken programan parte hartu nahi dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Graduko titulu bat izatea (unibertsitate-ikasketa ofizialen antolakuntza xedatzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan ezarritako araubideari jarraituz) edo diplomaturako, lizentziaturako edo goi-mailako lanbide-heziketako titulu bat edukitzea; titulu horiek atzerrian lortu badira, homologatuta egon beharko dute eskabidea egiteko epea amaitzean.
  • 2015ko urtarrilaren 1ean 30 urte beteta ez edukitzea.
  • EAEn administrazio egoitza duela ziurtatzea, gutxienez urtebetekoa, laguntzen deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian sei hilabete baino gehiagoan praktikak egiteko beste beka batzuen onuradun ez izana.
  • Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila bikaina edukitzea, erreferentzia C1 maila izanik. Horretarako, proba bat -ahozkoa eta idatzia- egingo da beka lortu nahi duen pertsonaren jakintzak zehazteko.
  • Hautagaitzaren profila hartuko duen atzerriko enpresak edo erakundeak eskatzen duen profilera egokitzea.
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor-arloko edo administrazio-arloko zehapenik ezarrita ez edukitzea, eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekuaren eraginpean ez egotea.