Programa Conahec 2019-2020

DEIALDIA IREKITA URTARRILAREN 15TIK OTSAILAREN 15ERA

ERASMUS, AMERICA LATINA EDO BESTE NORAKOAK programetan hartu duten pertsonek, CONAHEC programan parte hartu dezakete eta CONAHEC sarean plazaren bat lortzen dutenek, programa guztien artean nahiago duten plaza aukeratu dezakete.

Deialdi orokorreko eskaerarekin batera eskatu ahal da (8 norako GAURren + 3 CONAHEC + CREPUC)

Conahec sareko unibertsitate baterako mugikortasun eskabideak ez dira GAUR bidez egin behar; horren ordez, agiri hauek UPV/EHUko erregistroan aurkeztu beharko dira, Nazioarteko Harremanetarako Bulegorako helbidearekin, edo posta ziurtatuz.

Gehienez 3 helmuga eskatuko dira, GAUR bidez eskatutakoen kopurua aintzat hartu gabe.

Garrantzitsua da eskatzaileek honako hauek kontuan izatea:

Aukeratzen dituzten unibertsitateetan interesatzen zaizkien graduak eskaintzen dituztela (ondo irakurri unibertsitate bakoitzari buruzko informazioa intranetean)
Programa hau unibertsitateen sare bat da.

UPV/EHUk sare horretan parte hartzen du bere eskaintza handitzeko, baina ez du bi aldeko itunik unibertsitate horiekin.
Horregatik, bere funtzionamendua eta epeak beste programa batzuekiko desberdinak dira: ERASMUS, AMERICA LATINA eta BESTE NORAKOAK.
Beraz, azken erabakia atzerriko unibertsitateak hartzen du eta asko luzatu daiteke.

HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK:

- Bi programetarako, oro har, IELTS eta TOEFL direlakoen maila ertaina-altua eskatzen da (kasu gutxitan onartzen dituzte CAMBRIDGE tituluak).
-  Kontuan hartu TOEFL azterketen  datak lehenbailehen, arazorik ez izateko (zer hiritan egingo den azterketa, plazak, etab.).

 

kONTAKTUA:

Iñigo González

od.international@ehu.eus

943 01 59 86

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

Fechas importantes a tener en cuenta por el alumno (propias de CONAHEC)

  • Del 15 de enero al 15 de febrero: Primera ronda de nominaciones / solicitudes de estudiantes
  • 16 al 28 de febrero: las universidades que recibieron solicitudes deben seleccionar a los mejores candidatos y aprobar o rechazar todas las solicitudes recibidas previamente autorizadas por el CONAHEC.
  • Del 1 al 31 de marzo: segunda ronda de nominaciones / solicitudes.
  • Del 1 al 14 de abril: las universidades que recibieron solicitudes deben seleccionar los mejores candidatos y aprobar o rechazar todas las solicitudes recibidas previamente autorizadas por el CONAHEC.
  • Del 16 de abril al 15 de mayo: si todavía hay espacios disponibles en algunas instituciones cuyas fechas límite para presentar solicitudes no han expirado, las universidades pueden seguir enviando solicitudes que se procesarán y autorizarán por orden de llegada.

 

1. Nola aukeratu unibertsitatea CONAHEC sarean
Hauek dira CONAHEC programan parte hartzen duten unibertsitateak.  Zerrenda honetan agertzen ez diren unibertsitateak ezin dira aukeratu (dokumentuan agertu arren).

CANADA

Brock University
Langara College
Mount Royal University
Royal Roads University
Selkirk College
University of Regina

UNITED STATES OF AMERICA

Eastern New Mexico University
Lenoir-Rhyne University
Lyon College
New Mexico State University
Texas State University San Marcos
Univesity of Texas at El Paso
University of Texas Rio Grande Valley
Western New Mexico University
West Virginia University

SOUTH KOREA

Hankuk University of Foreign Studies (Seoul Campus)
Hankuk University of Foreign Studies (Global Campus)
Hanyang University (Seoul Campus)
Hanyang University (ERICA Campus)

 

2. Atxiki beharreko dokumentazioa:

  1. Eskaera imprimakia  ONLINE (esteka). 
  2. Eskabideekin batera, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:
    • Atzerriko unibertsitatean egin beharreko ikasgaien zerrenda, EHUko fakultatearen koodinatzailaren oniritzia eta sinadurarekin.
    • espediente akademikoa
    • helburuko unibertsitateko hizkuntza jakitea egiaztatzen duen ziurtagiria. Ingelesez hitz egiten den herrialdeen kasuan, TOEFL ziurtagiria edo helburuko unibertsitateak webgunean adierazitakoa. Beste aukera bat hauxe da: TOEFL ziurtagiriaren matrikula eskabidea aurkeztea B2 mailako ziurtagiriarekin batera.
    • aurkezpen eta motibazio gutuna, ingelesez.
    • beste edozein ziurtagiri, ikasleak hautagai gisa aurkezteko garrantzitsutzat joz gero: ingelesez hitz egiten den herrialdeetan egindako ikastaroak, aurretiaz beste herrialde batzuetako egonaldiak, etab.


 

3. Eskabidea egiteko epeak:

 Eskabidea formulario online baten bidez egingo da, Otsailaren 15 baino lehen, eta 2. puntuan (Atxiki beharreko dokumentazioa) agertzen diren dokumentuak atxikitu behar dira. 

 

4. Hautatzeko irizpideak

Hautagaiak aukeratzeko irizpide nagusi gisa baliatuko da agiri hauetan azaldutako meritu akademikoa:

  • Espediente akademikoa
  • Aipatutako datetan helburuko unibertsitate bakoitzeko hizkuntza eskakizunak betetzea. . Ingelesez hitz egiten den herrialdeen kasuan, TOEFL ziurtagiria edo helburuko unibertsitateak webgunean adierazitakoa. Beste aukera bat hauxe da: TOEFL ziurtagiriaren matrikula eskabidea aurkeztea B2 mailako ziurtagiriarekin batera. Plazak esleitzerakoan lehentasuna izango dute helburuko unibertsitateek eskatutako TOEFL ziurtagiria emaitzarekin aurkezten duten ikasleek, betiere deialdia ebazterako unean aurkeztuz gero.
  • Jakinarazitako helburu lehentasunak
  • Ikastegien arteko oreka.
  • Egoki bete gabe edo epez kanpo aurkeztutako eskabideak EZ dira aintzat hartuko.

 

5. Programari buruzko bestelako informazio interesgarria:
Plaza esleitu ondoren, Conahec bidezko mugikortasuna izango duen ikaslea UPV/EHU-Beste helmuga batzuk programako ikasle izango da.