Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Gisa Egiaztatzeko Agiria - DELE

DELE azterketara sarrera

Askotan ez da nahikoa gai bat jakin edo horri buruzko ezagutzak izatea; aitzitik, ezagutza horiek titulu ofizial baten bidez egiaztatu beharra dago. 

UPV/EHUk, Cervantes institutuarekin batera, aukera ematen dizu daukazun gaztelania-maila ebaluatu eta egiaztatzeko, DELE agiriaren bidez (Diploma de Español como Lengua Extranjera).

UPV/EHUren Arabako Campusak (Vitoria-Gasteiz), zentro aztertzailea izateko Cervantes institutuaren baimena daukan aldetik, aukera ematen die bere ikasleei eta interesa duten guztiei apirileko deialdian DELEa lortzeko B1, B2 nahiz C1 mailetan.

UPV/EHUko Ikasle Bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroen Idazkaritza arduratzen da DELEari buruzko informazioa emateaz Vitoria-Gasteizen egin nahi dutenentzat.

DELE inguruko ohiko galderak

Nor aurkez daiteke DELEra?

Cervantes Institutuak DELE eskuratzeko etsamina orokorretan izena eman duten pertsona guztien eskaerak onartzen ditu, betiere, pertsona horiek izena emateko eskubideak ordaindu badituzte.

DELE etsamina orokorrek adin guztietako publiko eskolatua dute helburu, nahiz bereziki orientatzen dira 16 urtetatik gorako pertsona helduentzat.
 

Zer da DELEa, eta zer abantaila dauka agiri hori izateak?

Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren izenean Cervantes institutuak ematen duen nazioarteko titulu ofiziala da, gaztelaniaren hizkuntza-gaitasuna eta jakite-maila egiaztatzeko dena.

Nazioarteko enpresa pribatuetan, merkataritza ganberetan eta hezkuntza-sistema publiko zein pribatuetan onartzen da titulu hori. Espainian, unibertsitateetara, hizkuntza eskola ofizialetara eta Administrazio Publikoaren lanpostuetara sartzeko bidea ematen du.

Titulu hori Erreferentziako Europako Esparru Komunari egokitua dago, eta arlo akademikoan zein profesionalean mugikortasun geografikoa erraztu dezake.

Informazio gehiago.

Zer balio dauka DELEak?

DELEaren balioak ez du mugarik; hau da, bizi osorako balioa du.

UPV/EHUn antolatzen diren maila bakoitzaren deskribapen orokorra

Oharra: Mesedez, gogoratu UPV/EHUn B1, B2 eta C1 mailak baino ez direla eskaintzen

  • Gaztelaniaren diploma B1 maila

B1 mailako diploma daukanak egiaztatzen du hizkuntza gaitasun nahikoa daukala hizkuntza estandarrean adierazitako testu argietako puntu nagusiak ulertzea, hiztunari ezagunak zaizkion gaiak lantzen badira, lan, ikasketa edo aisialdi egoeretan. Hizkuntza erabiltzen den eremuetan bidaia bat eginez gero, sor daitezkeen egoera gehienetan moldatzen jakitea. Testu errazak eta koherenteak prestatzea, gai ezagunei buruzkoak, eta esperientziak, gertaerak, nahiak eta xedeak deskribatzea, baita planak azaldu edo iritziak labur-labur justifikatzea ere.

B1 mailako Gaztelaniaren Diploma daukanak gaztelaniazko maila erdikoa dauka eta gai da bai ahoz, bai idatziz, nahiko ondo moldatzeko.

 

  • Gaztelaniaren diploma B2 maila

B2 mailako gaztelaniaren diploma daukanak egiaztatzen du nahikoa hizkuntza gaitasun daukala ohiko bizimoduaren egoera arruntetan moldatzeko eta hizkuntzaren erabilera bereziturik behar ez duten egoera normaletan komunikatzeko. Munduan erabiltzen diren gaztelaniazko hizkuntza baliabideei buruzko ezagutza osoa dauka eta gaitasun egiaztatuta komunikazioko edozein egoeratan behar bezala erabiltzeko.

B2 mailako Gaztelaniaren Diploma daukanak gaztelaniazko maila aurreratua dauka eta gai da bai ahoz, bai idatziz, ondo moldatzeko.

Diploma hau daukanak hizkuntza gaitasun nahikoa dauka egiaztatuta era guztietako hiztunekin mintzatzeko jariotasunez eta naturaltasunez, halako eran non ez solaskide batek ez besteak ez duten ahaleginik egin behar elkar ulertzeko. Testu argiak eta xeheak sortzeko gai askori buruz, eta, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.

 

  • Gaztelaniaren Diploma C1 maila

Maila hau daukanak egiaztatzen du gaztelania erabiltzeko gaitasun handia daukala eta hizkuntzaren edozein egoeretan moldatzeko gai dela. Gai da era guztietako testuak ondo ulertzeko, eta jariotasunez, zehaztasunez eta koherentziaz hitz egiteko komunikaziorako edozein egoeratan, bai lan arloan zein akademikoan sor daitezkeen egoerarik espezializatuenetan ere.

C1 mailako Gaztelaniaren Diplomak egiaztatzen du ikasleak ondo egin duela aurrera hizkuntzan eta gaztelaniaz maila aurreratua baino maila handiagoa daukala.

Diploma hau daukanak hizkuntza gaitasun nahikoa dauka egiaztatuta jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazteko, esapide egokia aurkezteko ahalegin handia egiten ari denik sumatzen ez zaiola. Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzeko, helburu sozial, akademiko eta profesionalekin. Gai da testu argiak, ongi egituratuak eta xeheak ekoizteko, baita gai konplexuei buruzkoak ere, testuaren antolaketa, artikulazio eta koherentzia mekanismoak zuzen erabiliz.

Proben formatua

Azterketen egitura eta iraupena
  • B1 mailako azterketak

B1 mailako azterketak lau atal ditu:

1. multzoa: Irakurgaiaren ulermen proba (70 minutu) eta entzumenezko ulermen proba (40 minutu)

2. multzoa: Idatzizko adierazpen eta elkarrekintza proba (60 minutu) eta ahozko adierazpen eta elkarrekintza proba (15 minutuko prestakuntza + 15 minutuko froga)

Diploma eskuratzeko gutxienez 100 puntutik 60 lortu behar dira azterketaren emaitza osoan, betiere proba multzo bakoitzean 50etik gutxienez 30 lortuz gero.

Informazio gehiago B1-i buruz

 

  • B2 mailako azterketak

B2 mailako azterketak lau atal ditu:

1. multzoa: Irakurgaiaren ulermen proba (70 minutu) eta entzumenezko ulermen proba (40 minutu)

2. multzoa: Idatzizko adierazpen eta elkarrekintza proba (80 minutu) eta ahozko adierazpen eta elkarrekintza proba (15 minutuko prestakuntza + 15 minutuko froga)

Diploma eskuratzeko gutxienez 100 puntutik 60 lortu behar dira azterketaren emaitza osoan, betiere proba multzo bakoitzean 50etik gutxienez 30 lortuz gero.

Informazio gehiago B2-ri buruz

 

  • C1 mailako azterketak

C1 mailako azterketak lau proba ditu bi multzotan banatuta (1. multzoa: 1. eta 3. probak; 2. multzoa: 2. eta 4. probak):

1. proba: Hizkuntzaren erabilera eta irakurgaiaren ulermena (90 minutu).

2. proba: Hizkuntzaren erabilera eta entzumenezko ulermena (50 minutu).

3. proba: Trebetasun integratuak: Entzumenezko ulermena eta idatzizko adierazpena eta elkarrekintza (80 minutu).

4. proba: Trebetasun integratuak: Irakurgaiaren ulermena eta ahozko adierazpena eta elkarrekintza (20 minutuko prestakuntza + 20 minutuko froga)

2013ko abuztuko deialditik, azterketetan gehienez 100 puntu lor daitezke, eta beharrezkoa da multzo bakoitzean 30 puntu lortzea "gai" kalifikazio globala eskuratzeko.

Informazio gehiago C1-i buruz

 

Oharrak:

Kasu guztietan, azken kalifikazioa GAI edo EZ GAI izango da.

GARRANTZITSUA: Idatzizko probarako zorrotz bete behar dira probako orrian adierazitako jarraibideak: hitz kopurua eta testuaren formatua.

Proben iraupena mailaren araberakoa da.

UPV/EHUn noiz eta non egin dezaket azterketa? 2018ko inskripzio-epeak eta prezioak

Probak UPV/EHUren Vitoria-Gasteizko Arabako Campusean egiten dira, apirileko deialdian.

Inskripzio-epeak eta azterketa egiteko egunak:

  • 2018ko apirila: ikastaroaren matrikula irekita otsilaren 14ra arte .
  • Azterketa-eguna: ostiralean, 2018ko apirilaren 6an.

Prezioak*:

B1 maila B2 maila C1 maila
160 euro 188 euro 

197 euro

 * Cervantes institutuak Espainiako etsamina gune guztietarako ezarritako prezioak.

Nola eman dezaket izena?

DELE etsaminetan izena eman eta egin beharreko ordainketak linean egin behar dira webgune honetan   https://examenes.cervantes.es .

Izangaiak alta egin beharko du erabiltzaile gisa, izena emango badu.

Izangaiak gordekina jasoko du izena ematerakoan, berori ordainketa agiri gisa erakutsi beharko duelarik etsaminaren egunean.
 

Proben kalifikazioa, emaitzen jakinarazpena eta DELE diploma ematea

Izangaiak, idatzitako probak egin eta bi bat hilabetetan izango du DELE etsaminako emaitzen berri.
Cervantes institutuak jakinarazi egingo die izangaiei kalifikazioak argitaratu direla, izena ematerakoan adierazitako helbide elektronikoa baliatuta.
Izangaiek aukera izango dute kalifikazioen ziurtagiri ofiziala lortzeko, Cervantes institutuaren atarira sarbide murriztua izanik.

DELE kalifikazioen ziurtagiriak institutuaren sinadura elektronikoa eta egiaztatzeko kode segurua izango ditu, paperean egindako kopia egiazkotasuna agertzeko baliatuko ahal duelarik izangaiak ziurtagiria aurkezterakoan.

GAI kalifikazio orokorra lortua luketen izangaiek dagokien diploma egiaztagarria jasoko dute, Cervantes institutuak Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministerioaren izenean emana, kasuan kasuko etsamina gunearen bidez igorrita.

Izangaien ardura da zein bere datu postalak kasuan kasuko etsamina gunearekin eguneratuta izatea, proben inguruko dokumentazio osoa jaso artE.

Informazio gehiago.
 

DELE azterketarako prestakuntza

Azterketa-ereduak eta gidaliburuak

Aurreko deialdietako gidaliburu eta azterketa-ereduak Cervantes institutuak duen DELEari buruzko web-orri honetan kontsulta daitezke: https://examenes.cervantes.es/es/dele/preparar-prueba

GAHDren inguruko ariketa lagungarri eta elkarreragileak aurkitu ahal dira ere Cervantes Ikastegi Birtualaren hurrengo esteka honetan.: http://cvc.cervantes.es/aula/dele/default.htm

 

Informazio osagarria

UPV/EHUn

Ikasle Bisitarientzako Hizkuntza Ikastaroen Idazkaritza
Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanetarako Errektoreordetza
Arabako Campuseko Errektoreordetza – Beheko solairua, 3. bulegoa
K/ Izardui komandantea, 2 PK: 01006 Vitoria-Gasteiz
Harremanetarako pertsona: María Carpintero
E-posta: cursosidiomas@ehu.eus
Harremanetarako telefonoa: (0034) 945 013356
Web orria: www.ehu.eus/nazioarteko-harremanak

Cervantes Institutua

Departamento DELE
C/ Alcalá 49  CP: 28014 Madrid
E-posta: infodele@cervantes.eus
Harremanetarako telefonoa: (0034) 91 5870074
Web orria: https://examenes.cervantes.es/es/dele/que-es