Diru-laguntzak: Erasmus+ Mugikortasun Laburrak

Erasmus+ Mugikortasun Laburrak

Mugikortasun laburrak 5 egunetik 30 egunera bitarteko mugikortasun fisikoak dira. Hainbat formatu izan ditzakete. Horietako bat Programa Trinko Konbinatua da (BIP, ingelesez).

Eskatu, bai ala ez?

z, ez da eskatu behar, baina kobratzen hasteko, ikasleek HEMEN deskribatzen diren izapideak (pdf, 73 Kb) egin beharko dituzte.

Eskaerak aurkezteko epea

---

Eskaerak aurkezteko tokia 

---

Zenbatekoa

Banakako laguntza iraupen laburreko mugikortasun fisikorako. Zenbatekoa iraupenaren araberakoa da:

IRAUPENA BANAKAKO LAGUNTZA IRAUPEN LABURREKO MUGIKORTASUN FISIKORAKO - EGUNEKO ZENBATEKOA AUKERA GUTXIAGO DITUZTEN IKASLEENTZAKO OSAGARRIA
14. egunera arte 70€ / eguneko 100€ gehiago mugikortasun osorako
15. egunetik 30. egunera arte 50€ / eguneko 150€ gehiago mugikortasun osorako; ezin zaio aurrekoari gehitu

​Posible da mugikortasunaren hasiera dataren aurretiko bidaia-eguna finantzatzea eta mugikortasunaren amaiera dataren ondorengo bidaia-eguna finantzatzea. Egun horietarako finantzaketa jasotzeko, bidaiaren egiaztagiriak bidali behar dira nazioartekoak.mugikortasuna@ehu.eus helbidera –Egonaldiaren Amaierako Ziurtagiriarekin batera–, bidaiaren datak zehaztuz..

 

Mugikortasun Laburraren Bidaiarako Laguntza aukera gutxiago dituzten ikasleentzat (*)

Aukera gutxiago dituzten ikasleek mugikortasun laburraren bidaiarako laguntza gehigarria jasoko dute:

DISTANTZIAK BIDAIA ARRUNTA BIDAIA EKOLOGIKOA
10 eta 99 km artean 23€ -
100 eta 499 km artean 180€ 210€
500 eta 1999 km artean 275€ 320€
2000 eta 2999 km artean 360€ 410€
3000 eta 3999 km artean 530€ 610€

Bidaien distantziak kalkulatzeko, Europako Batzordeak proposatutako distantzia-kalkulagailua erabili behar da (http://ec.europa.eu/programmes/erasmus-plus/tools/distance_en.htm). Ibilbidearen distantzia noranzko bakarrean adierazi behar da, joan-etorria barne hartuko duen laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko.

Laguntza hau ez da bateragarria bidaia ekologikorako laguntzarekin.

 

 

(*) Aukera gutxien dituzten ikasleak egoera hauetako batean daudenak dira:

a) Estatuko Administrazio Orokorrak izaera orokorreko ikasketa beka bat jaso izana unibertsitate ikasketak eta goi mailako beste ikasketa batzuk egiteko, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren beka bat, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak emandako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko beka bat, mugikortasuna egin aurreko ikasturtean edo mugikortasuna egiten duten ikasturtean.

b) Errefuxiatua izatea edo babes subsidiariorako eskubidea izatea, edo Espainian nazioarteko babeserako eskaera aurkeztu izana. Bidali dokumentazioa nazioartekoak.zerbitzua.burua@ehu.eus helbidera

c) Legez ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta eta kalifikatuta izatea. Bidali dokumentazioa nazioartekoak.zerbitzua.burua@ehu.eus helbidera