Eleaniztasun planaren barruan eskolak hizkuntza ez-ofizialetan emateko (2013-2014)

Euskararen arloko Errektoreordetzak 2013-2014 ikasturtean eskolak hizkuntza ez-ofizialetan emateko eskaria egiteko epea ireki du.

Eskaria aurkezteko epea 2013 otsailaren 11 artekoa izango da. Errektoreordetzak epe horretan eskari guztiak onartuko ditu, ikastegi edota saileko derrigorrezko oniritzia eduki ez arren.

Izapide hori ez duten eskabideak bidali dituztenek 10 eguneko epea dute oniritziak bidaltzeko, hots, 2013ko otsailaren 21 arte.