PLAN-PLURILINGUISMO-Oferta-2015-2016

Eleaniztasun planaren barruan eskolak hizkuntza ez-ofizialetan emateko (2015-2016)

Euskararen arloko Errektoreordetzak 2015-2016 ikasturtean blokean bildutako irakasgaiak eta irakasgai berriak hizkuntza ez-ofizialetan emateko eskaria egiteko epea ireki du.

Eskaria aurkezteko epea 2015eko otsailaren 6 artekoa izango da. Errektoreordetzak epe horretan eskari guztiak onartuko ditu, ikastegi edota saileko derrigorrezko oniritzia eduki ez arren.

Izapide hori ez duten eskabideak bidali dituztenek 10 eguneko epea dute oniritziak bidaltzeko, hots, 2015eko otsailaren 16 arte.

Eleaniztasun Planean parte hartzera sustatzeko baliabide gehigarriak kontratatzea eskatu nahi duten sailek 2015eko urtarrilaren 31 baino lehen egin behar diote Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordetzari, plaza bat behin-behinekoz betetzeko Irakasleen Gestiorako Arautegian jasotako 9.eranskinaren bidez.