Eleaniztasun planaren barruan eskolak hizkuntza ez-ofizialetan emateko (2020-2021)

Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak 2020-2021 ikasturtean blokean bildutako irakasgaiak eta irakasgai solte berriak hizkuntza ez-ofizialetan emateko eskaria egiteko epea ireki du.

Eskaria aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 7tik 31artekoa izango da.

Eleaniztasun Planean parte hartzera sustatzeko irakasle  plazak kontratatzeko baliabide gehigarriak eskatu nahi duten sailek 2020ko urtarrilaren 7tik 31rarte egin behar diote Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzari, plaza bat aldi baterako betetzeko Irakasleen Gestiorako Arautegian jasotako 9. eranskinaren bidez.

 

Ebazpenaren proposamena: Hizkuntza ez ofizialetan eskainitako irakasgaiak baimentzea Eleaniztasun Planaren barruan (2020-2021)

Alegazioak eta zuzenketak

Blokeetan multzokatutako irakasgaiak eta/edo irakasgai solteak eskaintzeko baimenei alegazioak egin nahi dizkieten ikastegiek arrazoitu egin beharko dituzte alegazioak, beharrezkotzat jotzen dituzten argudioak azalduta.

Zuzenketei dagokienez, aldatu beharreko datuak argi adierazi beharko dira.

Bai alegazioetan bai zuzenketetan, honako hauek agertu beharko dira: campusa, ikastegia, saila eta irakasgaiaren izen osoa, kasu guztietan dagokion kodea adierazita (campusaren kasuan izan ezik).

Alegazioak edota zuzenketak UPV/EHUren barne postaz bidali beharko dira edo urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak (urriaren 1eko BOE), 16. artikuluan eta azken xedapenetako zazpigarrenean zehaztutako bideetakoren bat erabilita, eta Eleaniztasun Unitateari zuzenduko zaizkio (Izardui Komandantearen kalea 2, 01006 Gasteiz).

Horrez gain, eskaerak posta elektronikoz bidali beharko dira helbide honetara: eleanizt@ehu.eus.

Eskaerak nahitaez bidali beharko dira aipatutako bi bideetatik.
Eskaerak aurkezteko epea: martxoaren 12 arte (egun hori barne)


2020/2021 ikasturtean hizkuntza ez ofizialetan emateko baimena daukaten irakasgaien behin-betiko zerrenda


Erakunde honek finantziatutako deialdia:

Basque University System - Internationalization