Eleaniztasun Planeko irakasgaiak

Eleaniztasun Planeko irakasgaiak 2018-2019

Eleaniztasun planaren barruan eskolak hizkuntza ez-ofizialetan emateko (2018-2019)

Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak 2018-2019 ikasturtean blokean bildutako irakasgaiak eta irakasgai solte berriak hizkuntza ez-ofizialetan emateko eskaria egiteko epea ireki du.

Eskaria aurkezteko epea 2018ko otsailaren 9 artekoa izango da.

Eleaniztasun Planean parte hartzera sustatzeko baliabide gehigarriak kontratatzea eskatu nahi duten sailek 2018ko urtarrilaren 26 baino lehen egin behar diote Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordetzari, plaza bat behin-behinekoz betetzeko Irakasleen Gestiorako Arautegian jasotako 9. eranskinaren bidez.

Hizkuntza ez ofizialetan eskainitako irakasgaiak baimentzea Eleaniztasun Planaren barruan (2018-2019)

Alegazioak eta zuzenketak

Blokeetan multzokatutako irakasgaiak eta/edo irakasgai solteak eskaintzeko baimenei alegazioak egin nahi dizkieten ikastegiek arrazoitu egin beharko dituzte alegaziook, beharrezkotzat jotzen dituzten argudioak azalduta.

Zuzenketei dagokienez, aldatu beharreko datuak argi adierazi beharko dira.

Bai alegazioetan bai zuzenketetan, honako hauek agertu beharko dira: campusa, ikastegia, saila eta irakasgaiaren izen osoa, kasu guztietan dagokion kodea adierazita (campusaren kasuan izan ezik).

Eskaerak UPV/EHUko Erregistro Orokorreko edozein bulegotan aurkeztu beharko dira, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak (urriaren 1eko BOE), 16. artikuluan eta azken xedapenetako zazpigarrenean zehaztutako bideetakoren bat erabilita, edo Gobernu Kontseiluaren 2012ko maiatzaren 16ko Erabakian, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa Sortzeko Arautegia onartzekoan (ekainaren 18ko EHAA) zehaztutako bideetakoren bat erabilita, eta UPV/EHUko Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzari zuzenduko zaizkio (Izardui Komandantearen kalea 2, 01006 Gasteiz).

Horrez gain, eskaerak posta elektronikoz bidali beharko dira helbide honetara: pluriling@ehu.eus.

Eskaerak nahitaez bidali beharko dira aipatutako bi bideetatik.

Eskaerak aurkezteko epea: apirilaren 9ra arte (egun hori barne).

 

 

2018/19 ikasturtean hizkuntza ez ofizialetan emateko baimena daukaten irakasgaien behin-betiko zerrenda