UPV/EHUko ingelesezko ikastaroen eskaintza

2018-2019 ikasturteko bigarren lauhilekoa

Eleaniztasun Ataletik erabaki da B2 eta C1 ingelesezko hainbat ikastaro ematea 2018-2019 ikasturteko bigarren lauhilekoan, irakasleen hizkuntza eta ingelesezko trebetasunak unibertsitateko irakaskuntzaren testuinguruan hobetu nahirik.

Ikastaro bakoitza egiteko eskatzen den ingelesezko maila duten irakasleek izango dute lehentasuna, baldin eta 2018/2019 ikasturtean ingelesezko irakasgaiak (C1 mailako ikastaroetarako) edo EFC irakasgaiak (B2 mailako ikastaroetarako) eman behar badituzte eta eskainitako ikastaroak lehenago egin ez badituzte. Plaza librerik geratuz gero, ikastaroetan parte hartzeko aukera izango lukete, baita ere, ikasturte honetan ingelesez ematea egokitu ez baina aurrerago ingelesez irakasten interesatutako irakasleek.

Online Tutorizazioko ikastaroan parte-hartzeko ezinbesteko baldintza da bigarren lauhilabetean zehar Gradu edo Masterreko irakasgairen bat ingelesez ematea.

Bestalde, kontuan hartzekoa da parte hartzaileak izen emateak iritsi ahala hautatuko direla.

Izena emateko kasuan kasuko eskaera orria, maila bakoitzean eskuragarri dena, bidali beharko da helbide elektroniko honetara: pluriling@ehu.eus

Ikastaroak amaitutakoan, bertaratze ziurtagiri bat igorriko zaie parte hartu dutenei, baldin eta asistentzia %80koa edo hortik gorakoa izan eta eskatutako eginkizunak egin badira. Bertaratzea betetzen ez duten partehartzaileek lehentasuna galduko dute izena-ematen duten hurrengo ikastaroan plazak banatzerakoan.

Abenduaren 20an 15:00etatik 15:30etara Online Tutoring ikastaroko edizio honetan edo hurrengoan interesatuak daudenentzako saio informatiboa burutuko da online hurrengo esteka jarraituz.

2. Lauhilekoko ikastaroen plangintza orokorra1

Maila Ikastaroa Iraupena Datak Saio kop. Eguna Ordutegia Lekua Matrikulatzeko epea
B2 Improving English Medium Instruction and Tutoring Skills at B2+ 25 ordu 2019/01/10-
2019/02/28
8 Osteguna

15.00-19.00
(29/01/10)/
16.00-19.00
(gainerako egunak)

Donostia2 18/12/21-
19/01/04
2019/01/24-
2019/03/14

15.00-19.00
(19/01/24)/
16.00-19.00
(gainerako egunak)

Bilbo:
Sarriko B0.14

19/01/03-
19/01/18
C1 Improving English-Medium Instruction Skills - Online Tutoring 5 ordu inguru

2018/12/20
(aurkezpena) 
2019/01/23
(lehenengo saioa)

6 Zehazteko Zehazteko Online 2018/12/21-
2019/01/11
Improving Writing Skills for English-Medium Instruction C1 15 ordu 2019/01/19-
2019/02/26
(02/19an ez da klaserik egongo) 
5 Asteartea 16.00-19.00 Donostia2 19/01/03-
19/01/18
Improving Pronunciation for English Medium Instruction C1

15 ordu

2019/03/05-
2019/04/09
(03/19ko klasea 03/21era aldatuko da)
6 Asteartea 16.30-19.00

Leioa:
Hezkuntza 1S076

19/02/14-
19/02/28
2019/03/05-
2019/04/09
(03/19 klaserik ez)
5 16:00-19:00

Gasteiz:
Letrak 2.76

19/02/14-
19/02/28

1Beste ikastaro batzuk aurrerago argitaratuko dira
2Laster jakinaraziko da ikastaroa non emango den