UPV/EHUko ingelesezko ikastaroen eskaintza

2019/2020 ikasturteko bigarren lauhilekoa

Eleaniztasun Ataletik erabaki da B2 eta C1 ingelesezko hainbat ikastaro ematea 2019/2020 ikasturteko lehenengo lauhilekoan, irakasleen hizkuntza eta ingelesezko trebetasunak unibertsitateko irakaskuntzaren testuinguruan hobetu nahirik.

Baldintzak

Aurrez aurreko ikastaroetan, ikastaro bakoitza egiteko eskatzen den ingelera maila duten irakasleek izango dute lehentasuna, baldin eta 2019/2020 ikasturtean ingelesezko irakasgaiak (C1 mailako ikastaroetarako) edo EFC irakasgaiak (B2 mailako ikastaroetarako) eman behar badituzte eta eskainitako ikastaroak lehenago egin ez badituzte. Plaza librerik geratuz gero, ikastaroetan parte hartzeko aukera izango lukete, baita ere, ikasturte honetan ingelesez ematea egokitu ez baina aurrerago ingelesez irakasten interesa duten irakasleek.

Online Tutorizazioko ikastaroan parte-hartzeko ezinbesteko baldintza da bigarren lauhilekoan zehar Gradu edo Masterreko irakasgairen bat ingelesez ematea. Ikastaro honetan interesa dutenek Irakaskuntza Enkargu Erregularraren kopia bidali behar dute izena emateko orriarekin batera.

Bestalde, kontuan hartzekoa da parte hartzaileak izen emateak iritsi ahala hautatuko direla.

Izena-ematea

Izena emateko kasuan kasuko eskaera orria, maila bakoitzean eskuragarri dena, bidali beharko da helbide elektroniko honetara: eleanizt@ehu.eus

Aurrez aurreko ikastaroen matrikulazio epea hasiera data baino 5 lanegun lehenago amaituko da. Online ikastaroan matrikulatzeko epea hasiera data baino 10 egun lehenago amaituko da.

Ziurtagiria

Ikastaroak amaitutakoan, bertaratze ziurtagiri bat igorriko zaie parte hartu dutenei, baldin eta asistentzia %80koa edo hortik gorakoa izan eta eskatutako eginkizunak egin badira. Bertaratzea betetzen ez duten partehartzaileek lehentasuna galduko dute izena-ematen duten hurrengo ikastaroan plazak banatzerakoan.

Ikastaro berrien informazioa argitaratu da

Bigarren lauhilekoko plangintza orokorra

Maila Ikastaroa Iraupena Lekua Datak Saio kop. Eguna Ordua
B2 Improving English Medium Instruction And Tutoring Skills At B2+ 25 ordu Leioa: Hezkuntza Fakultatea
0S03G
2020/01/09 - 2020/02/27 8 Osteguna 16:00 - 19:00 (lehenengo eguna izan ezik: 15:00 - 19:00)
Improving Accuracy in Oral and Written Communication in EMI 15 ordu Donostia: Santamaria 3 gela 2020/01/21 - 2020/02/18 5 Asteartea 16:00 - 19:00
C1 Improving English-Medium Instruction Skills - Online Tutoring 6 ordu

Zoom

Argibideetarako saioa 2016/12/19;

2020/01/16 (1. taldeko saioa);

2020/05/21 (azken taldeko saioa)

 

6 -- 17:00
Improving Oral Communication Skills for EM Instruction 15 ordu

Bilbo

Sarriko, Bulego-eraikina B0.4

2020/01/27 - 2020/02/24 5 Astelehena 16:00 - 19:00
Face to Face: Improving Interpersonal Oral Communicacion Skills for EM Instructors 15 ordu

Vitoria-Gasteiz

Letren Fakultatea, 1.25 mintegia

2020/03/02 - 2020/03/30 5 Astelehena 16:00 - 19:00
Improving Pronunciation for English Medium Instruction 15 ordu Bilbao: Sarriko 2020/02/25 - 2020/03/31 6 Asteartea 16:30 - 19:00
Donostia 2020/03/03 - 2020/03/31 5 Asteartea 16:00 - 19:00

Erakunde honek finantziatutako deialdia:

Basque University System - Internationalization