Ofizialak ez diren hizkuntzetan irakasteko hizkuntz gaitasunaren egiaztatzea

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean ofizialak ez diren hizkuntzetan irakaskuntza eskaintzeko egiaztagiria baliozkotzeen bitartez eskuratu ahal izango da. Merezimenduak baliozkotuz eskuratu ahal izango da, nola dagokion titulua aurkeztuta, hala bestelako merezimendu batzuk aurkeztuta:

  • Titulazioa: C1 mailako ziurtagiria Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arabera.
  • Titulazioa: Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun agiria (Antzinako Ikasketa Plana).
  • Baliozkotu beharreko hizkuntzan unibertsitate-gradu oso bat edo pareko titulu bat egin izana.
  • Baliozkotu nahi den hizkuntzan tesia egin eta defendatu izana, aipatutako hizkuntza ofiziala den unibertsitate batean.
  • Gutxienez, unibertsitatean 100 ordu irakatsi izana baliozkotu nahi den hizkuntzan.

Aurreko atalean aipatutakoak ez beste merezimendu batzuk aurkezten badira, Batzorde bat eratuko da, errektoreordeari onartzeko edo ezezko erabakian laguntzeko.

Aurkeztutako dokumentazioa balioetsita, eman egingo da hizkuntz gaitasunari buruzko ziurtagiria. Erabakia ezezkoa bada, interesdunari idatziz bidaliko zaio.

Deialdia etengabe zabalik dago. Parte hartu nahi dutenek eskabide-orria (docx, 483 Kb) bete beharko dute eta dokumentazio egiaztagarria aurkeztu.

E-mailez edo barne postaren bidez igorri beharko da:

UP – ELEANIZTASUN UNITATEA
Arabako Campuseko Errektoreordetza eraikina

Comandate Izarduy 2
01006 Vitoria-Gasteiz
eleanizt@ehu.eus