Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben deialdia (TOPTULTE) - 2018

Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak interesdun irakasleei dei egiten die ingeleseko gaitasuna akreditatzeko antolatu dituen probetara.

Proben maila Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren araberako C1 izango da. Maila hori akreditatuta daukaten irakasleek ez dute proba egin behar. Horri buruzko informazio gehiagorik eskuragarri dago hurrengo web orrian.

Deialdia

Azterketaren ezaugarriak

Izen ematea

  • Izena emateko epea: 2018ko maiatzaren 11ra arte.
  • Eskaera-orriak:

Onartu eta ez onartuen zerrenda

Proben eguna, tokia eta ordutegia

  • Leioa: 2018ko maiatzaren 24an > Bilboko Hezkuntza Fakultatea - 0S04G gela
  • Gasteiz: 2018ko maiatzaren 25ean > Letren Fakultatea - 0.09 gela
  • Bilbao: 2018ko maiatzaren 31ean > Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko) - 0.7 gela
  • Donostia: 2018ko ekainaren 1ean > Carlos Santamaria Zentroa - Irakaskuntza tailerra

Proben ordutegia:

  • Testa eta idatzizkoa: 09:00 - 10:30
  • Ahozkoa: Idatzizko proba bukatuko denean hasiko da.

Eskaria bertan behera uztea

Probara onartuak izan arren azkenean ez aurkeztea erabakitzen duten irakasleek idatziz adierazi beharko dute azterketa baino gutxienez hiru egun baliodun lehenago, deialdiaren 1. ataleko bideak erabiliz. Onartuak izan diren eta aurretik ezer adierazi gabe azterketara aurkezten ez diren irakasleek azterketa bertan behera uzteko gastuak ordaindu beharko dituzte (43,50 euro). Ordaindu ezean, irakaslea ezin izango da aurkeztu proba honen hurrengo bi deialdietara (2019an eta 2020an).

Oharra: Bilbon edo Leioan jende gehiago aurkeztuko balitz proba saio bakar batean egiteko onar daitekeen kopurua baino, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak bere kabuz erabaki ahal izango du kopuru horretatik kanpo geratzen direnei proba beste toki batean egitea. Hori gertatuz gero, beste toki horretara deituko die eskaria beranduen aurkeztu dutenei.

Azterketaren behin-behineko emaitzak

Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben behin-behineko emaitzak argitaratu dira.

Erreklamazio-epea uztailaren 5ean bukatzen da.

 

Azterketaren behin-betiko emaitzak

Irakaskuntza ingelesez emateko akreditazio-proben behin-betiko emaitzak argitaratu dira.