Erasmus Mundus (Panther)

Erasmus Mundus (Active-Backis)

Action 2 ERASMUS MUNDUS programak, Europar Batasuneko herrialde multzo baten eta munduko gune jakin bateko beste herrialde multzo baten arteko mugikortasuna bultzatzen duten programak dira.


Parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten gradu, master eta doktorego ikasleentzako, post-doc-entzako eta IIP eta AZParentzat aurreikusita daude mugikortasun hauek.


Orokorrean, egonaldien iraunaldia honako hau da: ikasleen kasua 6 edota 10 hilabete, post-doc-en kasuan 6 hilabete eta langileen kasuan hilabete bat.
Programa hauek egonaldiko gastuak guztiz estaltzen dituzte (1000 euro graduko eta masterreko ikasleentzat, 1500 euro doktoregoko ikasleentzat, 1800 euro post-doc-entzat eta 2500 euro IIP eta AZParentzat).


Gaur egun ERASMUS MUNDUS bakar bat dugu eskuragarri gure unibertsitateko kideentzat:

 

- PANTHER (Pacific Atlantic Network for Technical Higher Education and Research), doktorego ikasleentzako eta post-doc-entzako.


Eskaera egiteko epea 2017ko urtarrila arte irekita egongo da (jarraian dituzu xehetasunak).