Ofertas UPV/EHU GLOBAL TRAINING 2017

UPV/EHUko GLOBAL TRAINING ESKAINTZEN 2017ko ZERRENDA

Ondoren, eskaintzei buruzko informazioa jasotzen duen laburpen taula bat jarriko da.

Laburpen taulan adierazitako profila orientazio moduan ematen da eta komeni da eskaintza bakoitzaren fitxa osoa begiratzea.

(Enpresa bakoitzari esleitutako bekadunen kopuruan kontraesanik balego taularen eta kasuan kasuko eskaintzaren artean, lehenetsiko da taulan jarritakoa)

GARRANTZITSUA: Eskaintza bat hautatu baino lehen irakurri beharreko informazioa (pdf, 87 Kb)

 

 

ENPRESA

HERRIALDEA

PLAZAK

  ARLOA/PROFILA

(info + eskaintzan)

ESKAINTZA

 ENPRESAKO INFO GEHIAGO

ACCESIO GMBH
AUSTRIA 1 2 profil aukeran:
- Marketina
- Ingeniaritza

VER OFERTA

GRAZeko teknologia parkeko Start-up berritzailea. Hiri oso atsegina, ikasle asko dauzkana. Hazten ari den enpresa, ikasi eta lan egiteko oso ingurune egokia eskaintzen duena.
Oso toki egokia harremanak egin eta parte hartzeko berrikuntzarako enpresa txikien garapenean, negozio eta produktuaren garatze fase ezberdinetan parte hartzeko aukerarekin. Oso baikorra da enpresa mota honetatik azken urteotan jaso dugun feedback-a, bai ikaskuntzari nola bekadunarekiko arretari eta egonaldia luzatu ahal izateko aukerari dagokienean.
AUROX GmbH
AUSTRIA 1 2 profil aukeran:
- Marketina / Diseinua
- Ingeniaritza

VER OFERTA      

 

GRAZeko teknologia parkeko Start-up berritzailea. Hiri oso atsegina, ikasle asko dauzkana.
Oso toki egokia harremanak egin eta parte hartzeko berrikuntzarako enpresa txikien garapenean, negozio eta produktuaren garatze fase ezberdinetan parte hartzeko aukerarekin. Oso baikorra da enpresa mota honetatik azken urteotan jaso dugun feedback-a, bai ikaskuntzari nola bekadunarekiko arretari eta egonaldia luzatu ahal izateko aukerari dagokienean.
AVIONICS CONTROL SYSTEMS
HOLANDA  2 Ingeniaritza

VER OFERTA

 

Leiden-go erdigunean, Holandan, herrialde osoarekin ongi komunikatutako hiria izanik. Lehenago ere aritu da programan lankide eta esperientzia positiboak izan dira. Zenbait bekadunek luzatu dute egonaldia.
BASQUE MUSEUM & CULTURAL CENTER IDAHO
EEUU 1 ARTEA ETA GIZA ZIENTZIAK

VER OFERTA

 

Lehenago ere aritu da programan lankide eta feedback-a positiboa izan da oso. Lehengo bekadunek luzatu zuten egonaldia. BMCC museo txikia da, jarduerez betea, ordea, eta Boise hiriaren erdian kokatuta, Basque Blokearen erdigunean.

BIONIC SURFACE TECHNOLOGY
AUSTRIA 1 Ingeniaritza

VER OFERTA

Lehenago ere aritu da programan lankide eta esperientzia oso positiboak izan dira.  Graz hirian kokatuta dago, oso hiri atsegina, ikasle asko dauzkanak. Oso toki egokia harremanak egin eta parte hartzeko berrikuntzarako enpresa txikien garapenean, negozio eta produktuaren garatze fase ezberdinetan parte hartzeko aukerarekin. Zenbait bekadunek lan harremana dute enpresarekin.

BRSBright Red Systems GmbH
AUSTRIA 1 1. profila: Marketina / Administrazioa
2. profila: Ingeniaritza

VER OFERTA

 

GRAZeko teknologia parkeko Start-up berritzailea. Hiri oso atsegina, ikasle asko dauzkana.
Hainbat urtetan aritu da programan, emaitza onekin. Oso toki egokia harremanak egin eta parte hartzeko berrikuntzarako enpresa txikien garapenean, negozio eta produktuaren garatze fase ezberdinetan parte hartzeko aukerarekin. Oso baikorra da enpresa mota honetatik azken urteotan jaso dugun feedback-a, bai ikaskuntzari nola bekadunarekiko arretari eta egonaldia luzatu ahal izateko aukerari dagokienean.
BT ARQUITECTOS
PANAMA 2 1. profila: Arkitektura
2. profila: Marketina

VER OFERTA arquitectura

VER OFERTA Marketing

 

Panama hazkuntzan gorantz doan herrialdea da, gazte gradudun eta tituludunentzako aukera handiak eskaintzen dituena. Enpresa hau aritu da lehenago ere programarekin eta han jardun duten bekadunek azpimarratu dute bertako giro ona, lan taldean izandako integrazioa eta landutako proiektuak erakargarriak izan direla. Hain da hala, ezen azken bi bekadunak beka amaitu eta lanean hasi direla bertan.

BUSINESS IN THE COMMUNITY
REINO UNIDO 1

Gizarte erantzukizun korporatiboa, komunikazioa, EAZ, enpresa zientziak, nazioarteko gestioa…

VER OFERTA

 

Erresuma Batuko "Charity" izenekoa. Ikusmolde soziala. Lehenago ere aritu da programan lankide eta esperientzia oso positiboak izan dira. Zenbait bekadunek luzatu dute egonaldia.
CAMSA (Consultoría, Auditoría y Monitoreo, S.A.)
GUATEMALA 2 1. bekaduna: Softwarearen garapena.
2. bekaduna: Marketina, Marketin digitala

VER OFERTA

 

Guatemala apurka-apurka hazten doan herrialdea da eta lan egin eta proiektuak abian jartzeko aukerak daude ugari. Lehenago ere aritu da lankide moduan eta bekadunen feedbacka ona izan da. CAMSA nabarmentzen da bekadunei egin ohi dien harrera onarengatik eta hasieratik lan taldean integratzeagatik.

2016 urteko bekadunei egindako elkarrizketa:

http://solutionstechgt.com/becas.html

Centro para el Estudio y Conservación de las Aves Rapaces en Argentina (CECARA), 
ARGENTINA 2 Biologia, Ingurumen zientziak

VER OFERTA

 

Aparteko esperientzia eskaintzen du Argentinako Pampan. Programaren edizio guztietan aritu da eta oso esperientzia positiboak izan ditu. Oso interesgarria biologia eta ingurumen zientzietako profiletarako. Bateratu egiten dira kanpoko lana eta laborategikoa.

COPLA
FRANCIA Marketina

 

VER OFERTA

Lehenengo aldiz hartzen du parte. Eskaintza oso interesgarria frantsesa dakiten eta enpresa edo marketinari loturiko titulaziorik duten pertsonentzat. Gaur egun, hazkuntza prozesuan ari da, merkatu berrietara hedatzen eta estrategia honetan sartuko da bekaduna.

CROSS CLOUD GMBH
AUSTRIA 1 Ingeniaritza

VER OFERTA

 

GRAZeko teknologia parkeko Start-up berritzailea. Hiri oso atsegina, ikasle asko dauzkana.
Hainbat urtetan hartu du parte programan eta, bekadunen aldetik, feedback bikaina izan du, bai eskainitakoari loturiko eginkizunetan nola lan taldean izandako integrazioan, malgutasunean eta erantzukizunean.  Oso toki egokia harremanak egin eta parte hartzeko berrikuntzarako enpresa txikien garapenean, negozio eta produktuaren garatze fase ezberdinetan parte hartzeko aukerarekin. Ohikoak dira luzapenak.

CSD LABS GMBH
AUSTRIA 2 Ingeniaritza

VER OFERTA

 

GRAZeko teknologia parkeko Start-up berritzailea. Hiri oso atsegina, ikasle asko dauzkana.
Hainbat urtetan hartu du parte programan eta, bekadunen aldetik, feedback bikaina izan du, bai eskainitakoari loturiko eginkizunetan nola lan taldean izandako integrazioan, malgutasunean eta erantzukizunean.  Oso toki egokia harremanak egin eta parte hartzeko berrikuntzarako enpresa txikien garapenean, negozio eta produktuaren garatze fase ezberdinetan parte hartzeko aukerarekin. Ohikoak dira luzapenak.

D&D PARTNERS
ITALIA 1 EAZ, enpresa eta finantza zientziak

VER OFERTA

 

Erromatik iparraldean kokatuta. Enpresa txikia eta oso interesgarria italiera dakiten finantzen arloko profiletarako. Negozio planaren egitea, finantza programazioa, kontabilitate analisia, finantza analisiari bideratutako balantzeen birsailkapena eta aktibo-pasibo binomioaren aurkezpena.

DOWNHILL PUBLISHING
EEUU 1 Diseinu grafikoa / Arte ederrak

VER OFERTA

Downhill Publishing LLC Manhattan-en erdian kokatutako argitalpen txiki bat da. Proiektu desberdinak egiten ditu, didaktikari lotutakoekin hasi (liburuak, jolasak, eskolarako materialak eta beste) eta aitzinako eskuizkribuen erreprodukzioari lotutako proiektuetaraino.  Oso giro sortzailea, Manhattanen erdian, New Yorken. Oso harrera ona egiten du enpresak. New Yorkek hamaika aukera eskaintzen dio jende ekimentsuari.

EOLOGIX SENSOR TECHNOLOGY 
AUSTRIA 1 Ingeniaritza

VER OFERTA

GRAZeko teknologia parkeko Start-up berritzailea. Hiri oso atsegina, ikasle asko dauzkana.
Hainbat urtetan hartu du parte programan eta bekadunek jasotako tratu ona nabarmendu dute, lan taldean izandako integrazioa azpimarratuz.  Oso toki egokia harremanak egin eta parte hartzeko berrikuntzarako enpresa txikien garapenean, negozio eta produktuaren garatze fase ezberdinetan parte hartzeko aukerarekin. Ohikoak dira luzapenak.

EUROMONTANA
BELGICA 1 Ingurumen zientzia, geografia, nekazaritza eta lurraldearen gestioari lotutako titulazioak

VER OFERTA

Oso interesgarria europar erakundeen funtzionamendua ezagutu gura duten pertsonentzat. Bruselan kokatutako erakunde txiki bat da.
FERNANDO SARRIA ESTRUCTURAS
MEXICO 2 Arkitektura, ingeniaritza

VER OFERTA

Biziki interesgarria egituren arloan interesaturiko arkitekto eta ingeniarientzat, Mexikon oso potentzial handia du arlo honetan. Enpresak prestakuntza espezifikoa jartzen du beka ahalik eta hobekien aprobetxatzearren. Bekadunak lan taldeko kide izaten dira eta bekadunek aldetik adierazitako feedback-a oso positiboa da esleitutako eginkizun eta lanei dagokienean.

FOOTSTEP PRODUCTIONS
REINO UNIDO 1 Ikusentzuteko komunikazioa edo antzekoak

VER OFERTA

Ikus-entzunezko ekoizle enpresa txiki hau programaren edizio guztietan aritu da eta oso esperientzia positiboak izan ditu. Oso interesgarria ikusentzuteko profiletarako. Harrera eta tratu ona bekadunarentzat.

FUTUVER
MEXICO 2 Hiru proiektu ezberdin eskaintzen dira:
1) Aholkularitzak: Enpresen administrazio eta zuzendaritza
2) Marketina
3) ingeniaritza informatikoa (sistemen arloa)

VER OFERTA

Enpresa oso interesgarria sistemen arloan edo aholkularitzan interesatutako pertsonentzat. Programaren bi ediziotan aritu da eta feedback-a oso positiboa izan da, bereziki harrerari eta ekipoan izandako integrazioari eta egindako proiektu eta eginkizunei dagokienean. Egonaldiak luzatu egin dira eta bekadun bat kontratatu zuten.
GALICIA ABOGADOS
MEXICO 1 Eskubidea VER OFERTA

Galicia Abogados abokatuen bulegoa da, 100 pertsona baino gehiagok osatutako lan talde legala duena, 19 arlotako praktika diziplina anitza burutzen duena. Global Training programan duen lehenengo lankidetza da eta asmoa dugu hurrengo edizioetan ere sartzeko, enpresaren kalitateari begiraturik.

HOFMAN DUJARDIN ARCHITECTEN
HOLANDA 2 Arkitektura

VER OFERTA

Amsterdamen kokatutako arkitektura estudioa, programaren edizio guztietan parte hartu duena, bekadunek egindako balioespen onengatik. Hazkunde prozesu betean ari dira eta lan taldea handitzen. Nabarmentzen da bekadunei emaniko harrera eta tratuarengatik.

INSUCO
COLOMBIA 1 Gizarte zientziak: Antropologia, soziologia

VER OFERTA

Lehenengo parte hartzea programan, oso interesgarria bere ezaugarriak eta xedea kontutan hartuta.  Zientzia eta ingeniaritza sozialetan berezitutako aholkularitza enpresa bat da, Afrika, Amerika Latinoan eta Asian egindako erauste proiektuetan zein arlo energetikoan, nekazaritza industrialean edo erakundeen proiektuetan esku hartzen duena.

INTERNATIONAL GLOBAL CERTIFICATION,S.A.
PANAMÁ 1 Aholkularitza teknikoaren arloa: Ingeniaritza

VER OFERTA

Aholkularitza teknikorako proiektuak, nazioarteko arau eta estandarrak ezarri eta inplementatzeko. Arau ezberdinak ziurtatzen dituen erakundea da: ISO 22000, 14001, 9001; OHSAS eta HACCP.

JOANNEUM
AUSTRIA 1 Ingeniaritza, fisika, kimika

VER OFERTA

Enpresa teknologiko berritzailea, Weiz hirian kokatuta, Graz-etik gertu, ikasle askorekin.
Programan lehendabizikoz hartzen du parte. Oso aukera interesgarria da ingeniari, kimikari edo fisikarientzat, nazioarteko eremu berritzaile batean lan egin gura badute.

KILKEA VENTURES
CHILE 3 Enpresen administrazio eta zuzendaritza

VER OFERTA

 

Lehenagoko lankidetzan oso iritzi onak jaso zituen bekadunen aldetik. Txileko aholkularitza enpresa, berrikuntza sistemikoa, berrikuntza, ekipoak eta ekimena, antolakuntza eta negozioaren garapenean espezializatua. SHAPE© ziurtagiria jaso duen Txileko enpresa bakarra. SHAPE© metodologia zientifikoa da, antolakundeen garapenean ikuspegi sistemikoa aldarrikatzen duena.

 
LAURA ALVAREZ ARCHITEKTURE
HOLANDA 1 Arkitektura VER OFERTA

Lehenengo parte hartzea aurtengoa, oso erreferentzia onak jaso baititu. Estudioko buruak arkitektura proiektuaren irakaskuntzan duen urte askotako esperientziak izaera bereziki didaktikoa ematen dio bekari. Lan taldea gaztea eta dinamikoa da, lankidetzarako eta lan independenteari toki eta bide ematen diona. Aukera asko ikasteko eta erantzukizunak eta ardurak bere egiteko.

MAILEN DESIGN
REINO UNIDO 1 Arkitektura

VER OFERTA

 

Lehenago ere hartu du parte. Pertsona bekadunak egin zuen balioespena oso-oso ona izan zen. Estudio ertaina da, jende gaztea duena, Londreseko iparraldean.
 
MELTREP
AUSTRIA 2 1. profila: Kontabilitatea
2. profila: Marketina
VER OFERTA

GRAZeko teknologia parkeko Start-up berritzailea. Hiri oso atsegina, ikasle asko dauzkana. Bereziki interesgarria EAZko profiletarako, enpresa teknologiko oso gaztean analisi estrategikorako proiektuetan lan egin nahi izanez gero, bertatik bertara negozioaren garapen ezberdinetan parte hartuz.

MEEMOTECH
AUSTRIA 1

 Softwarearen garapena, ingeniaritza

VER OFERTA

 

GRAZeko teknologia parkeko Start-up berritzailea. Hiri oso atsegina, ikasle asko dauzkana.
Oso toki egokia harremanak egin eta parte hartzeko berrikuntzarako enpresa txikien garapenean, negozio eta produktuaren garatze fase ezberdinetan parte hartzeko aukerarekin. Oso baikorra da enpresa mota honetatik azken urteotan jaso dugun feedback-a, bai ikaskuntzari nola bekadunarekiko arretari eta egonaldia luzatu ahal izateko aukerari dagokienean.

NOAH ARQUITECT
HOLANDA 1

Arkitektura

VER OFERTA

Lehenengo parte hartzea aurtengoa, oso erreferentzia onak jaso baititu. Amsterdamen kokatuta, proiektu konplexuetan berezitu da, kultur eta aisiarako eraikinak adibidez edo tamaina ezberdinetako lojamendu funtzio anitzak eta antolakuntza espaziala. Hirigintzan eta barrukoen diseinuan ere egiten dute lan.

MOTIVATION2GO
AUSTRIA 1 2 profil:
1) Diseinu grafikoa
2) Softwarearen garapena

VER OFERTA

 

GRAZeko teknologia parkeko Start-up berritzailea. Hiri oso atsegina, ikasle asko dauzkana.
Oso toki egokia harremanak egin eta parte hartzeko berrikuntzarako enpresa txikien garapenean, negozio eta produktuaren garatze fase ezberdinetan parte hartzeko aukerarekin. Oso baikorra da enpresa mota honetatik azken urteotan jaso dugun feedback-a, bai ikaskuntzari nola bekadunarekiko arretari eta egonaldia luzatu ahal izateko aukerari dagokienean. Motivation2Go enpresa gazte eta handigura da, osasunaren arlorako app bat garatzen duena. Bere ikuspegia: Jendea zoriontsuago eta osasungarriago egin mugimenduaz.

PROGRAMA NACIONES UNIDAS PNUD CHILE
CHILE 2 Ikus eskaintza informazio gehiago izateko:
1. profila: environmental sciences, social sciences, public policy..
2. profila: Enpresen administrazioa, finantza administrazioa, nazioarteko negozioak.

VER OFERTA 

Nazioarteko erakundea. Praktika ezin interesgarriagoa Nazio Batuena bezalako nazioarteko erakunde bat nola funtzionatzen den bertatik bertara ikusi nahi duten pertsonentzat. Lehenagoko esperientziak onak izan dira.

RED PACTO GLOBAL NACIONES UNIDAS CHILE
CHILE 1 Gizarte zientziak, politikoak, ekonomia, marketina

VER OFERTA

 

Nazioarteko erakundea. Praktika ezin interesgarriagoa nazioarteko erakunde bat nola funtzionatzen den bertatik bertara ikusi nahi duten pertsonentzat. Jarduera nagusia da enpresei beren antolakundearen barruan jasangarritasuna ezartzen laguntzea. Lehenagoko esperientziak onak izan dira.

QPS GmbH
AUSTRIA 1. bekaduna: Histology
2. bekaduna: Animal Facility

VER OFERTA

Graz-en dago, lehenagoko urteetan ere parte hartu izan du, bekadunek oso balorazio ona egin dutelarik. Guzti-guztiek luzatu dute egonaldia. Nabarmena da bekaduna ekipoan nola integratzen den eta egiten dituzten eginkizun eta proiektuak.

 
ROOMBIOTIC
AUSTRIA Kimika, mikrobiologia VER OFERTA

Graz-en dago, lehenago ere parte hartu izan du, bekadunek oso balorazio ona egin dutelarik, egonaldia luzatuta. Nabarmena da bekaduna ekipoan nola integratzen den eta egiten dituzten eginkizun eta proiektuak.

SOHO ARCHITECTURE
ALEMANIA 1 Arkitektura

VER OFERTA

 

Programaren edizio guztietan aritu da eta oso esperientzia positiboak izan ditu. Oso interesgarria arkitekturako profiletarako.
STAFFORDSHIRE UNIVERSITY - GEOGRAPHY DEPARTMENT
REINO UNIDO 1 Geografia, ingurumen zientziak

VER OFERTA

 

Programaren edizio guztietan hartu du parte, bekadun guztiek feedback bikaina izan baitute. Aukera ederra geografia edo ingurumen zientzietako ikasleentzat, bekadunari eskainitako tratua eta emaniko eginkizunak nabarmenduta.

 
SOLLOA-NEXIA
MEXICO 1

Auditoria

VER OFERTA

 

Lehenengo parte hartzea, erreferentzia oneko enpresa. Naucalpan-en dago, Mexikoko udalerri industrializatu eta aberatsenetako batean. Auditoria eta kontabilitate zerbitzuak eskaintzen ditu arlo pribatuan.

SUROESTE CONSULTORES
CHILE 1 Ingeniaritza zibila, lan publikoak

VER OFERTA

 

Santiago de Chilen kokatuta, ingeniaritza zibilaren eremuan aukera asko eskaintzen duen noralekua. Lehenago ere hartu dute parte, emaitza onekin. 1975ean sortua, arrakastaz hartu dute parte Txileko garraioaren ingeniaritzaren garapenean.

UBS BANK
REINO UNIDO 1 EAZ, ekonomia eta enpresa zientziak

VER OFERTA

 

Enpresa globala, nazioarteko orientazio argia duena, bulegoak 50 herrialde baino gehiagotan. Oso interesgarria banku handi batean lan egin nahi duten pertsonentzat. Zenbait urtetan hartu du parte oso balorazio onekin.

 
UNIVERSIDAD DE BURDEOS
FRANCIA 1 Nazioarteko harremanak, zientzia politikoak VER OFERTA

Aukera egokia unibertsitate baten nazioarteko proiektuak sustatzen eta gestionatzen laguntzeko, unibertsitatearen nazioarteko estrategiaren baitan.

UNIVERSITY OF CAPE TOWN - ANIMAL DEMOGRAPHY UNIT
SUDÁFRICA 1 Biologia, zoologia, estatistika(with an emphasis on Statistical Ecology); informatika, ingeniaritza (with a genuine interest in applying these skills to Biodiversity)

VER OFERTA

Aparteko esperientzia eskaintzen du Hegoafrikan Programaren beste edizio batzuetan aritu da eta oso esperientzia positiboak izan ditu. Oso interesgarria biologia eta ingurumen zientzietako profiletarako.
UNIVERSIDAD LEIPZIG
ALEMANIA 1 Euskal filologia, itzulpengintza eta interpretazioa VER OFERTA

Programaren hainbat deialditan hartu du parte, beri emaitza oso positiboak eskuratuta. Esperientzia aparta euskarako lektoretza batean lan egiteko, nazioarteko esparru batean.

UNIVERSIDAD DE NEVADA RENO Basque Library
EEUU 1 Historia, giza zientziak, antropologia

VER OFERTA

Lehenago parte hartu du programan, feedback egiazki positiboa izan duela. Oso gomendagarria historiako, giza zientzietako edo antropologiako graduatuentzat.

USOUND TECHNOLOGIES
AUSTRIA  1 Ingeniaritza

VER OFERTA

GRAZeko teknologia parkeko Start-up berritzailea. Hiri oso atsegina, ikasle asko dauzkana.
Hainbat urtetan hartu du parte programan eta, bekadunen aldetik, feedback bikaina izan du, bai eskainitakoari loturiko eginkizunetan nola lan taldean izandako integrazioan, malgutasunean eta erantzukizunean.  Oso toki egokia harremanak egin eta parte hartzeko berrikuntzarako enpresa txikien garapenean, negozio eta produktuaren garatze fase ezberdinetan parte hartzeko aukerarekin. Ohikoak dira luzapenak.